Dokumentuaren akzioak
"Bihar jaio nintzen" estreinatuko du Ertzak
Uztailean burutu zen taller batetik abiatu zen Asier Zabaleta eta Ertzaren lan berri hau. Euskal teknika tradizionala dantza garaikidearekin eta hiritarrarekin fusionatzen dituen lengoaia garatzeko tallerra izan zen. Sortzaileen esanetan, "askotan tradizioak berarekin daraman hertsitasun hori, eta aldi berean modernitateak dakarren esklusibitate haizea, hautsi nahi genituzke, elkar ulertze bide bat irekiaz eta “esango dutenaren” beldurrik gabe eta konplexurik gabe dantza proiektu berri honi ekinaz."
Lau dantzari, Eneko Gil, Lorentxa Iturralde, Oihana Maritorena eta Maider Oiartzabal hautatu zituen lan honetarako Asier Zabaletak, eta Borja Ramos-en musikarekin osatu da lana.
Dantza Hirian jaialdiaren baitan, Donostian (irailaren 19an), Irunen (20an) eta Baionan (27an) izango dira "Bihar jaio nintzen" sormenaren lehen plazak.
Zuzendaria: Asier Zabaleta
Dantzariak: Eneko Gil, Lorentxa Iturralde, Oihana Maritorena, Maider Oiartzabal.
Musika: Borja Ramos
- Irailak 19, Donostia: 18:50 La Bretxa.
- Irailak 20, Irun: 19:20 Justizia Jauregia
- Irailak 27, Baiona: 18:10 Lacarre Plaza
Dokumentuaren akzioak