Dokumentuaren akzioak
Bideo-tutorialak Dantzanen
Hona hemen hainbat dantza ikasteko bideo-tutorialak, azken urteotan tokitan tokiko dantzariek eskaini dizkigutenak Dantzan-en: Zuberoako dantzak, Oñatiko Korpus dantzak, Lesakako San Fermin eguneko ezpata-dantza, Lekeitioko eguzki-dantza, Lantzeko zortzikoa, Luzaide eta Donapalen dantza-jauziak egiteko duten manerak, baita joaldunek joareak dantzatzeko dituzten moduak ere.
Dantzak aurrez aurre ikasi genitzakeen garaian interesgarriagoa zen zuzeneko harreman hori dantzan ikasteko, baina orain ezinezkoa denez aurrez aurreko jarduera, gozagarria eta eskertzekoa zaizkigu dantzari guzti hauek eskaini dizkiguten lezio hauek guztiak. Itxialdia aurreikusi bezain pronto hasi ginen gu ere Eutsi Dantzan bideoen bitartez dantzarako pautak eta argibideak argitaratzen, baina aurretik ere publikatu izan ditugu zenbait bideo-tutorial. Tokian tokiko hainbat dantzen azalpenak eman izan dizkigute dagokien herrietako dantzariek eta sarrera honetan bildu ditugu grabazio horiek. Datozen egunetarako entretenimendu ederra izango zaizuelakoan.
Lekeitioko andreen aurreskua
Lesakako San Fermin dantzak
Lesaka: San Fermin 2016 pausoak eta arropak
Luzaideko bolant-dantzak
Peio Setoain: Luzaiden nola dantzatzen den
Malerrekako joaldunak
Joareak dantzatzeko bi erak Ituren, Zubieta eta Aurtitzen
Lantzeko zortzikoa
Lantzeko zortzikoaren irakaslea: Maria Pilar Urriza
Nafarroa Behereako jauziak
Donapaleu 2018 Andoni Irigoien: Nola dantzatu jauziak entrexantekin
Amezketako talai-dantzak
Amezketa: Talai-dantza 2018 urratsez urrats
Zuberoako maskaradak
Sohüta-Hoki 2016 maskaraden mustrakak: Elorri Berrogain, Kantiniersa
Sohüta: maskaradak 2016 Frantxina Laborde, entseinaria: barrikada puntua
Ezpeize: Pettarreko maskaradak 2017 aitzineko puntuak
Ezpeize: Pettarreko maskaradak 2017 aitzindarien tresnak
Urdiñarbe: maskaradak 2019 Maiana Barreix
Urdiñarbe: Maskaradak 2019 moneinak nola dantzatu
Oñatiko Korpus-dantzak
Oñati: Korpus 2017 San Migel zortzikoaren pausoak
Dokumentuaren akzioak