Besta Berri ikuskizuna aurkeztuko du Argia dantzari taldeak Bilbon
Corpus Christi festa Urbano IVak ezarri zuen 1264an, eta indar harrigarriz zabaldu eta errotu zen Europako mendebaldeko festa egutegian. Gorpuzti eguneko prozesio eta erritualak iruditeria eta dantza agerraldi ederrenen erakusleku izan dira hainbat mendez. Corpus festarengandik egun gutxira, ekainaren 24an San Joan Bataiatzailearen inguruan ospatzen diren solstizioaren inguruko jaiekin lotura egiten du Besta Berrik. Bi horiek, Corpus eta San Joan, ardatz hartuta prestatu du Juan Antonio Urbeltzek Besta Berri ikuskizun berria.

Ondoren, Lapurdi eta Nafarroa Behereko prozesio segizioak, Oteizaren Apostoluen aurreskua, eta Zuberoako herri antzerkian inspiratutako Turko eta Kristauen arteko Pastoralak osatuko dute egitaraua. Azken hau, Muriska, 1989an estreinatutako lana eta Argia taldearen ibilbidean mugarri dena, ia hogeitabost urte ondoren eszenaratuko da berriz.
Argia: Besta Berri
- Bilbo, Arriaga antzokia
- 2012ko abenduak 2, igandea, 19:00etan
Dantzan