Dokumentuaren akzioak
Begitaldia Maitaldian 3 Maritzuliren Aurrez aurre
Maskaradatik berpizkundeko italiar dantzetara, ihauteriatako dantzetatik iraganez dantzariek gure begiak laketu dituzte. Gazte eta heldu nahasi dira eszena gainean, urteek inportarik ez dutela dantzan ongi aritzeko. Buhameak, kauterrak, zirtzilak eta hartzak ere dantzatzen ikusi ditugu agertokian,eta humorea
ere hitzorduaren parte hartzaile izan da. Kanta et musika landuak ohargarriak izan dira doinu edo erritmo aldaketak izanda ere, aireek hurbiltasun bat sortarazi dutelako. Jostunen lana ere azpimarragarria da soinekoentzat, originaltasun eta zuzentasunarentzat.
Ezezagun asko bada oraino dantza euskaldunaren arloan eta ikastekoa dago oraindik. Dena dela Maritzulik argi azaldu digu emanaldi horren bitartez, dantza kontanporenoak ez duela baitezpada iraganarakin haustura bizi izan behar, eta kasu honetan bezela gauza oso ederrak eta atseginak egiten ahal direla biak nahasiz. Txalo handi bat!
Dokumentuaren akzioak