Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak BBj3 Hautaketa frogak

Dokumentuaren akzioak

BBj3 Hautaketa frogak

2007/05/31 10:23

18-22 urte bitarteko 173 dantzarik bere izena eman dute, 23 mutil eta 150 neska; Europar Batasuneko 7 herrialde (Espainia, Frantzia, Belgika, Erresuma Batua, Alemania, Herbehereak, Italia) eta Suitza daude ordezkatuta.

Lehenengo hautaketaren ondorioz, 64 dantzarik (14 mutil eta 50 neska) parte hartuko dute datorren igandeko behin-betiko frogetan; aukeratutakoek Ballet Biarritz junior muga-gaindiko dantza konpainiaren hirugarren promozioa osatuko dute.

Frogan zehar teknika klasiko saioa eta dantza garaikideko tailer bat garatu beharko dute eta aukeratutako 10 dantzariek 2007ko irailaren 6ean hasi eta 2008ko abuztuaren 21ean bukatuko den Ballet Biarritz junior 3 konpainia osatuko dute.

DANTZAZ Elkarteak gauzatzen duen egitasmo honek Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Donostiako Udaleko laguntza jasotzen du eta Ballet Biarritz – Koreografia Zentro Nazionalak ere parte hartzen du, lankide artistiko gisa.


DANTZAZ ELKARTEA

Egia Kultur Etxea

Baztan 21

20012 Donostia

TELF 943-298 027

dantzaz@dantzaz.net

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.