Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Baztango mutil-dantzak Estatu Batuetan Larraldetarren eskutik

Dokumentuaren akzioak

Baztango mutil-dantzak Estatu Batuetan Larraldetarren eskutik

2009/11/13 11:37

Baztango mutil-dantzen ikastaroa antolatu du AEBtako euskal amerikarren elkarteak, NABOk, azaroa erdialde honetarako Bakersfield eta San Francisco-ko Euskal Etxeetan. Ikastaroak ematera Javier eta Patxi Larralde aita-semeak helduko dira Baztango Arizkundik. Javier Larraldek urte batzuk egin zituen gazte garaian Bakersfield-en bertan artzain, eta esan bezala, orain semearekin berriz hara bidaiatuko du dantza-maisu eta txistulari lanak egitera.

Lehenbiziko ikastaroa azaroaren 14 eta 15ean izanen da Bakersfield-eko Kern County Basque Club-en. Bigarrena berriz, azaroaren 21 eta 22an San Francisco-ko Basque Cultural Center-en.

Ikastaro hauei buruzko informazio zabalagoa topatzen ahal duzue NABO-ren webgunean.

 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.