Dokumentuaren akzioak
Ballett am Rhein Bilboko Arriagan gaur eta bihar
Ballett am Rhein, Alemaniako ballet hoberenetakoak, Mahlerren zazpigarren sinfonian oinarritutako “7” ikuskizun indartsu eta onirikoa eskainiko du. Konpainiako zuzendari artistiko eta koreografien arduraduna den Martin Schläpferrek prestatu du koreografia eta Remus Şucheanăk zuzentzen du balleta. Arriaga Antzokian bi emanaldi eskainiko ditu, lehenengoa bihar ostiralean, azaroaren 11n, eta bigarrena larunbatean, 12an, arratsaldeko 20:00etan.
Nazioarteko lehen mailako dantza Arriaga Antzokira itzuliko da, Ballett am Rheinen, Alemaniako eta Europa osoko talde garrantzitsuenetako baten eskutik. Martin Schläpfer zuzendariak eta koreografia buruak 2009an berregituratu zuenetik, aintzatespen ugari jaso ditu, horien artean Urteko Konpainia hoberenari ematen zaiona, hiru urtez jarraian: 2013an, 2014an eta 2015ean. Martin Schläpfer bera Urteko Koreografo aukeratu zuen Tanz aldizkariak 2010ean. Aurrekari horiekin Bilbon aurkeztuko da konpainia bihar ostiralean, azaroaren 11n, eta larunbatean, 12an, Gustav Mahlerren zazpigarren sinfonian oinarritutako eta Schläpfer beraren koreografiez hornitutako 7 ikuskizunaren bi emanaldi eskaintzeko.
Remus Şucheanăk zuzentzen du baleta. "7" ikuskizunean, Martin Schläpferrek, kontrasteak elkarren artean modu organikoan aritzea lortu du, oso energia berezia, eta munduko hainbat aldek elkarren artean talka egitea posible egiten duen nolabaiteko logika onirikoa sortuz agertokian. Izan ere, antzezlanean, oso irudi emozionalak eta dantza gordineko eszenak nahastuko dira, Mahlerrek bere musikan hainbat “lengoaia” sartu zituen bezala. Schläpferrek zuzenean idazten du bere dantzarien gorputzetan dantzaren bitartez adierazi nahi duena: sakontasun psikologikoa duen mugimenduaren sorkuntza, norbanakoaren adierazpenak bultzatua. Horrela, magiaz betetako distira ematen die bere ballet askori. Mahlerren lanari dagokionez. Beroki ilunak eta bota astunak dituzten dantzariak bidaia luzearen ondoren euren bizilekua bilaka daitekeen mundura helduko dira. Musika eta dantza uztartu egiten dira, jazarpena jasan duten norbanakoen erretratu psikologikoa sortzeko. Gustav Mahler (1860-1911) konpositoreak ere jazarpena jasan zuen, “bohemioa austriarren artean, austriarra alemanen artean eta judua munduko edozein lekutan”, berak esaten zuen bezala. Horrela, Mahlerrek musikan bilatu zuen bere dilema existentzialerako ihesbide artistikoa, bere bizitzaren eta bere artearen errealitateen arteko erlazio determinista estua ezarriz.
Ballett am Rhein: 7
- Musika: Séptima Sinfonía en Mi menor de Gustav Mahler
- Koreografia: Martin Schläpfer
- Eszenografia eta jantziak: Florian Etti
- Argiak: Volker Weinhart
- Ballet maisuak: Kerstin Feig, Callum Hastie
- Ballet errepikatzailea: Christian Grifa
- Erregidorea: Monika Müller
- Dantzariak: Ann Kathrin Adam, Marlúcia do Amaral, Camille Andriot, Doris Becker, Wun Sze Chan, Sabrina Delafield, Feline van Dijken, Sonia Dvorak, Nathalie Guth, Alexandra Inculet, Christine Jaroszewski, Kailey Kaba, Yuko Kato, So-Yeon Kim, Norma Magalhães, Asuka Morgenstern, Virginia Segarra Vidal, Elisabeta Stanculescu, Julie Thirault, Irene Vaqueiro, Rashaen Arts, Brice Asnar, Yoav Bosidan, Rubén Cabaleiro Campo, Odsuren Dagva, Michael Foster, Filipe Frederico, Philip Handschin, Vincent Hoffman, Richard Jones, Sonny Locsin, Marcos Menha, Tomoaki Nakanome, Bruno Narnhammer, Chidozie Nzerem, Marcus Pei, Alban Pinet, Friedrich Pohl, Boris Randzio, Alexandre Simões, Arthur Stashak, Eric White.
- Iraupena: 90 minutu etenaldirik gabe
- 12 eta 42 euro artean
- Salgai www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.
Dokumentuaren akzioak