Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Cielo Raso konpainiaren Carnaval lanarekin irekiko da BAD 2014 gaur Bilbon

Dokumentuaren akzioak

Cielo Raso konpainiaren Carnaval lanarekin irekiko da BAD 2014 gaur Bilbon

Cielo Raso konpainiaren Carnaval lanarekin irekiko da BAD 2014 gaur Bilbon

Cielo Raso: Carnaval. Argazkia: Gabrielf

Igor Calonge eta Teatro de Azuçar konpainien elkartetik sortutako Cielo Raso euskal konpainiak irekiko du gaur, Arriaga plazan, Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide jaialdia. Plaza irekian izango da lehen ekitaldia, gaur, urriaren 22an, arratsaldeko 19:00etan. Horrekin batera, Carlos Gilen testua eta Lander Iglesiasen zuzendaritza dituen eta ekoizpenean BAD-en partaidetza duen Cuarteto del Alba lana ere izango da BAD 2014 jaialdiaren lehen egun honetan, arratsaldeko 20:00etan Arriaga antzokian bertan. 

Hogei konpainia, eta tartean nazioarteko hainbat artista garrantzitsu ageri dira BAD 2014 jaialdiaren programan, bestak beste: Jérôme Bel, Pippo Delbono edo Gabino Rodríguez adibidez. Euskal ordezkaritza zabala da eta estreinaldiak ere horietako asko, adibidez Metrokoadroka, Horman Poster, Olatz de Andrés, Khea Ziater eta Naiara Mendioroz eta Javier Murugarren.

 

Pippo Delbono italiarraren Racconti di Giugno filma eskainiko da Guggenheim Museoaren auditorioan, urriaren 28an, arratsaldeko 19:00etan eta Jérôme Bel dantzari eta koreografo entzutetsuaren Cedric Andrieux filma La Merceden erakutsiko da urriaren 25ean, gaueko 21:30etan. BAD 2014ko nazioarteko programazioa antzerki dokumental eta biografikoan dago zentratuta, eta Pablo Fidalgo idazle eta sortzaile eszenikoarekin elkarlanean, Europako eta Latinoamerikako alor horretako artista garrantzitsuenak aukeratu dira.

Euskal sorkuntzak

Hainbat euskal konpainiak sorkuntza berriak estreinatuko dituzte BAD jaialdian: Metrokoadroka & J.B. Pedradasen Salto, Horman Posterren Magia Sinpatikoa dantza-performance eleanitza, Khea Ziaterren “Not (never on time)” eta Naiara Mendioroz & Javier Murugarrenen Bi – hotsEuskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak (ADDE) mahaingurua antolatu du urriaren 25ean, Errekalde Aretoan, euskal dantzaren nazioartekotzerako zenbait proposamen aztertzeko helburuz.

Ikuskizun guztiek 10 euroko prezioa izango dute txarteldegian erostean, eta 8 euro aurretiko salmentan edo internetez erosten badira. Bonobad izeneko bi bono daude, 20 eurokoa (3 ikuskizun) eta 50 eurokoa (10 ikuskizun).

Informazioa: BAD 2014

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.