Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Aunitz urtez Hendaian

Dokumentuaren akzioak

Aunitz urtez Hendaian

2005/08/04 18:33

Ekitaldia Beltzenia frontoian izanen da, 21:00 etan, dohainik.

AUNITZ URTEZ

Guttitan izaten dute dantza tradizionalek Hendaia bezalako paraje ederrean aurkezteko aukera, Bidasoa ibaia Txingudiko badian itsasoratzen den tokian. Ibai erromantiko, bare eta betiereko hori Bizitzaren Ibai mitikoaren metafora bilakatzen zaigu hemen.

Aspaldian bezala, egun ere bere ertzetan bizi diren jendeak kantuan eta dantzan aritzen dira oraindik, antzinako tradiziozko ereduei jarraiki. Lan horren emaitza da ondoren ikusiko duzuen egitaraua.

Bertan daude Baztango Soka-dantza, Lesakako dantzak, Baztango mutil-dantza, Gipuzkoako Ezpata-dantza, Soinu-zaharrak izenez ezagutzen diren antzinako aldaera gipuzkoarrak bai eta Galaiena esku-dantza ere.

Bigarren zatian daude, Irradaka izeneko dantza koral kantatuak, Iturengo Zanpanzarra, Ingurutxoa -Basaburua eta Ultzama haranetan dantzatzen zirenekin berregina-, Lapurdiko ihauteria eta Olentzeroren irudia eta koplak.

Bidasoa ibaiaren bi ertzetan dauden herrietako tradizio hauek guztiak berregingo dira gaur arratsean.

Zuei, gurekin batera besta honetan parte hartzera etorri zareten guztioi, mila esker aunitz. eta Aunitz Urtez...

Aunitz Urtez

Bidasoaldeko dantza eta kanta ikuskizuna

  • Kemen dantza taldea
  • Meakako Adixkideak dantza taldea
  • Mutxiko dantza taldea
  • Nabartenea abesbatza
  • Zuzendaritza: Juan Antonio Urbeltz

Hendaiako Beltzenia frontoian

  • 2005eko abuztuaren 13an
  • Gaueko 21.00etan.

Sarrera dohainik.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.