Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Aulkien kulunka, Udaberri dantza taldeari buruzko dokumentala

Dokumentuaren akzioak

Aulkien kulunka, Udaberri dantza taldeari buruzko dokumentala

2018/01/10 09:05

Tolosako Udaberri dantza taldeak "Aulkien kulunka", taldeko partaideen testigantzak ardatz dituen dokumentala egin du. Taldeko sei belaunaldien ahotsak jaso dira ikus-entzunezko lanean. 94 kideren testigantzak jaso dituzte 43 elkarrizketetan. Taldearen sorrera, abertzaletasuna, frankismo garaia, udako bidaiak, dantza tradizionalaren eta modernoaren arteko talka, laguntasun betierekoa, emanaldi kuttunenak, maitasun istorioak... jaso dira lanean.

2015eko udazkenean asi ziren lanarekin. Grabaketak 2016ko martxotik 2017ko ekainera bitartean egin zituzten eta dokumentala 2017ko ekainaren 9an estreinatu zuen Udaberri Dantza Taldeak, Tolosako Topic zentroan.

Orain dokumentalaren zatiak Udaberri Dantza taldearen webgunera igotzen ari dira. Hemen dituzuen elkarrizketa batzuk:

Sinopsia

Txikiak, handiak, arinak, egur sendoz eginak. Mende zaharreko estetiken jarraitzaileak, hiru hankakoak edo laukoak. Diseinu abangoardistena dutenak. Edo bi estilo bateratzen dituztenak. Ia amaigabea da aulki moten zerrenda, eta horrela, eserita, ikusten dira denbora eta mundua; eta gainerako aulki guztiak. Horrela urdintzen zaigu ilea eta zimurtzen azala: bizipen eta oroitzapenen pisuaz. Eta, iragandako uneen baimenarekin, etortzeko daudenei begira uzkurtzen zaigu bihotza, aulkien kulunkan.

Fitxa

  • Iraupena: 51 minutu
  • Egilea: Udaberri Dantza Taldea
  • Zuzendaria: Juan Urretabizkaia
  • Sorkuntza taldea: Josu Artutxa, Iñigo Azkue, Irati Hartsuaga, Josu Lizarralde, Oinatz Martinez, Itzea Urkizu
  • Musika: Ander Zubillaga

Dokumental osoa

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.