Dokumentuaren akzioak
Aukeran-ek "Gernika" arrakastatsua berreskuratuko du Euskaldunak eta Dantza jaialdirako
Iratxe de Arantzibia / ABBE
2014/10/08 09:30
Aukeran dantza konpainia, lengoaia tradizionaletik abiatuta bide berriak ikertzen aitzindaria den taldeak, Euskaldunak eta Dantzan jaialdira irutzliko da, ekitaldian laugarren parte hartzea eginez. Ikusleek eskatuta, berriki Urnietako seme kuttun izendatu duten Edu Muruamendiaraz-ek zuzentzen duen konpainiak, Gernika, Mihise gaineko dantza lan laudatuaren esentzia jasotzen duen suitea berreskuratuko du, lehen aldiz arrakasta handiz Euskaldunak eta Dantza 4. jaialdian (2009) aurkeztu zena. Aukeran-en ibilbidean inflexio puntua markatu zuen lan honek, eta Espainia, Frantzia, Argentina eta Uruguain egin ditu birak.
Gainera, Muruamendiaraz koreografia berria prestatzen ari da, "Urtez urte, hamar" izenekoa, Korrontziren musikan oinarrituta, ta Euskaldunak eta Dantza 10. Jaialdian estreinatuko duena.
Aukeran dantza konpainia eta jaialdiaren arteko harremana estua da. Izan ere, Euskaldunak eta dantza 1. jaialdiaren (200&) oihala Muruamendiaraz-ek berak dantzatutako aurreskuarekin altxatu zen. Oraingo ekitaldia kontuan hartuta, konpainia gipuzkoarrak laugarren aldiz parte hartzen du Euskadiko dantzaren ekitaldi honetan (2006, 2009, 2013 y 2014).
Euskaldunak eta dantza jaialdiari buruz, Edu Muruamendiarazek hauxe dio:
Plazera eta ohorea da lan hau eta gure beste edozein Euskalduna moduko gune batean eskaintzea, eta batez ere, Euskaldunak eta Dantza moduko jaialdi prestijiotsu batean egitea. Orain hamar urte hasierako aurreskuarekin inauguratzeko ohorea izan nuen jaialdi honetara gonbidatuak izateaz oso harro garud. Oso garrantzitsua da ABBEk dantzaren alde egiten duen lana eta honelako espazioak oso beharrezkoak dira euskal dantza tradizionala munduaren aurrean bistaratzeko.
Euskalduna Jauregiko entzutegiak datorren urriaren 17an, 20:00etan hartuko du Euskaldunak eta Dantza 10. Jaialdia.
Sarrerak salgai daude txarteldegian eta baita Internet bidez ere Kutxabank-en. Sarreren prezioak 10 eta 55 euro bitartekoak dira.
Datuak
- Ikuskizuna: Euskaldunak eta Dantza 10. Jaialdia
- Antolatzailea: Asociacion Bilbao Ballet Elkartea.
- Zuzendari artistikoa: Andoni Aresti.
- Dantzariak: Itziar Mendizabal eta Jean Sebastien Colau/ Aitor Arrieta eta Natalia Muñoz/ Aukeran Dantza Konpainia/ Andoni Aresti Dantza/ Grupo María Martín de Danza/ Diogo Oliveira eta Maria Martins.
- Tokia eta data: Euskalduna Jauregia, urriaren 17an, 20:00etan
- Sarrerak: 10 €-55 €.
Dokumentuaren akzioak