Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Aterpean 2015 irekita deialdia

Dokumentuaren akzioak

Aterpean 2015 irekita deialdia

2015/05/18 10:10
Aterpean 2015 irekita deialdia

Lauesku 22, Lasala. Argazkia: Gorka Bravo

Aterpean artista egoiliarren mugaz gaindiko programa Aterpean artista egoiliarren programa bat da eta Dantza Hirianek -Mugaz Haraindiko Hiri paisaietako Dantza Jaialdiak- sortu zuen Donostia 2016rekin, Euskal Kultura Erakundearekin eta Biarritzeko CCN Malandain Ballet taldearekin lankidetzan. Horren helburua gaur egungo dantza-ikuskizunak sortu, ikertu eta hiri-eremuetan ezagutzera ematea da, eta publiko desberdinak sorkuntza prozesu horretara hurbiltzea. Proiektauak bidaltzeko eguna: 2015-05-29

Aterpean 2015

Nori zuzendua: Dantzaren esparruan lan egiten duten artistei eta beste arte-diziplina batzuetan dantza erreferentzia modura erabiltzen dutenei zuzendua dago, betiere horien lanak hiri-eremuetako sorkuntzara bideratuta baldin badaude.

Zer eskaintzen du: Artistei zuzkidura ekonomiko bat eta sortzeko eta beren lanak aurkezteko eremu bat eskaintzen die.

Onuradunak: Aterpean programak bi artista egoiliar hartuko ditu uztailean eta programa horretara edozein nazionalitateko 18 urtetik gorako pertsona fisikoak edo juridikoak aurkeztu ahal izango dira, baina leku horietako bat behintzat Akitaniatik edo Euskaditik datozen artisten proposamenetarako esleitu beharko da.Erakundeak artista bakarra aukeratzeko edo egonaldietarako datak aldatzeko eskubidea izango du programa horretarako jasotzen diren diru-laguntzen arabera.

Zuzkidura ekonomiakoa: Zuzkidura ekonomikoa gehienez 2.000 eurokoa izango da (bez barne) eta gutxienez 1.000 eurokoa (bez barne) proiektu bakoitzeko sorkuntzaren ordainsariengatik, eta ostatuagatik eta dietengatik (beharrezkoak izanez gero) eta beste zuzkidura ekonomiko bat ere izango da, oraindik zehazteko dagoena, Dantza Hirian 2015 urteko programazioaren barruan lanak aurkezteko ordainsarien kontzeptupean, hala jaialdian nola programazio horren barruan antolatutako beste hedatze-programaren batean. Sortutako lanaren 20 minutu programatuko dira gehienez. Antolatzaileen kontura izango dira egindako lan hori taularatzeko baldintza teknikoak. Ekarpen ekonomikoak proiektuaren arabera esleituko dira.

Egonaldiaren iraupena: 2 aste.

Egonaldiaren lekua: Egonaldia Malandain Ballet Biarritz Zentro Koreografiko Nazionalean, Espazio Kulturala Mendi Zolanean (Mendizolan) eta Gipuzkoako Dantzagunean (Donostia). Baiona-Donostia Eurohiriaren beste herriren batean sorkuntzarako beste gune bat sartzeko aukera ere bada.

Eskaerak: Egoitza bat eskatzeko ezinbestekoa izango da eskaera-fitxa bete eta sinatzea, eta honakoak gehitzea: curriculuma, garatu nahi den proiektuaren memoria, motibazio-gutun bat eta horrekin batera publiko desberdinekin -hala berariazko kolektiboekin (dibertsitate funtzionaleko pertsonak, haurrek, hirugarren adinekoak...) nola publikoarekin orokorrean- sorkuntza-prozesua partekatzeko modu berriak nola sustatu adieraziko duen proposamena, eta artistaren azkeneko sorkuntzak bideoan (You tube, Vimeo...).

Aukeraketa: Baloratzeko eta aukeratzeko irizpideak honakoak izango dira:

  • Koreografoaren edo konpainiaren curriculum orokorra: prestakuntza, ibilbide profesionala eta etorkizunerako proiektuak. (puntuaketa guztiaren %30)
  • Sorkuntza-proiektuaren kalitatea eta interes kulturala. Horren originaltasuna eta berrikuntza eta hiri-guneetan dantzaren garapenerako egiten duen ekarpena. (puntuaketa guztiaren %30)
  • Arreta berezia eskainiko zaie euskal kulturarekin, bere historiarekin, eta hizkuntzarekin elkarrizketa koreografikoa asmatzen duten sorkuntzei... Modu berean, hizkuntza koreografiko garaikide baten bidez, kultura horren berriz asmatzeko (edo bereganatzeko) kultura horren elementu desberdinak erabiltzen dituzten sorkuntzak baloratuko dira ere. (puntuazio guztiaren % 30)
  •  Komunikazio bide berriak sustatzeko artistak duen ikuspegia, sorkuntza-prozesua publiko desberdinetara hurbiltzeko (puntuazio guztiaren % 10)

Ezagutzera ematea: Dantza Hirian jaialdi eta sare desberdinekin harremanetan jarriko da artistak bere jarduketa-eremua herri mailan eta nazioartean ezagutzera emateko aukera izan dezan. Euskadiko eta Akitaniako konpainien kasuan ezagutzera emate hori IBILI izeneko programaren bidez egingo da.

Betebeharrak:

  • Proiektuak aukeratu ondoren, artistek akordio batera heldu beharko dute Dantza Hirian jaialdiarekin eta programaren baldintzak onartu beharko dituzte, eta dokumentu honetan azaldutako guztiaz gain kontuan izan beharko dute sorkuntza berri hori Dantza Hirian 2014 urteko programazioan estreinatu beharko dela nahitaez, bai irailean egingo den jaialdian edo programazio horren barruan antolatutako beste hedatze-programaren batean (data zehaztu gabe dago).
  • Aukeratua izateak ez du esan nahi inolako obligaziorik duenik Dantza Hirian jaialdiak artistarekin, egonaldia egiteko baldintzen inguruko akordioa idatziz izenpetu ezean.
  • Artistek hitzeman dute modu nabarmenean aipatuko dutela Aterpean garatutako proiektuaren komunikazio publiko guztietan, prentsan, irratian, Telebistan, liburuxketan, webguneetan eta abarretan, Dantza Hirianek koprodukzioan jaialdiari eman dion laguntza.
  • Sorkuntza-prozesuan nola aurkezpenean egonaldi artistikoaz egiten diren argazki eta bideoak, ondorio guztietarako, Dantza Hirian jaialdiaren jabetzakoak izango dira, eta parte-hartzaileek baimena ematen dute edozein bitarteko erabiliz eta inolako lurralde-mugarik gabe horiek erabili, erreproduzitu eta jendaurrean ezagutzera emateko, eta eskaera-orria aurkezte hutsagatik baimen hori ematen dela ulertuko da formalki.


Beste batzuk: Antolatzaileek ez diete aurkeztutako dokumentaziorik itzuliko eskatzaileei, aukeratuak izan nahiz ez izan.

Aterpean 2015 eskaera orria: Zure eskaera maiatzaren 29 baino lehen bidali e-mail bat helbide honetara:. Ondorengoak zehaztuz: Abizenak, izena, helbidea, herria, posta-kodea, telefonoa, e-maila, jaioteguna eta nortasun agiria.


Informazioa: Aterpean deialdia 2015, Dantza Hirian

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.