Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Myriam Perez Cazabon, Larrua proiektua eta Martxel Rodriguez izango dira aurtengo Atalak 2.0 proiektuan

Dokumentuaren akzioak

Myriam Perez Cazabon, Larrua proiektua eta Martxel Rodriguez izango dira aurtengo Atalak 2.0 proiektuan

2019/05/09 07:55
Myriam Perez Cazabon, Larrua proiektua eta Martxel Rodriguez izango dira aurtengo Atalak 2.0 proiektuan

Atalak 2.0 proiektuaren aurkezpena. Argazkia: Dantzagunea

Myriam Perez Cazabon, Larrua proiektua eta Martxel Rodriguez koreografoak jasoko ditu Atalak 2.0 sormena bultzatzea helburu duen proiektuak 2019. urtean. Apirilaren 30ean aurkeztu dute proiektuaren edizio berria eta aurten parte hartuko duten koreografoez gain datorren urtekok ere jakinarazi dituzte: Denis Santacana, Laida Aldaz eta Eneko Gil.

Proiektuaren helburua da sorkuntza koreografiko garaikidea eta Euroeskualdeko profesionalen arteko harremanak sustatzea. Bi asteko iraupena duten sorkuntza laborategiak eskaintzen dira koreografoentzat eta sortzaileentzat. Dantzaz konpainiako dantzariak eta beste zenbati dantzari programarako hautatutako koreografoen eskuetan jartzen dira. Koreografoak bi astean zehar dantzariekin lanean aritzen dira eta ondoren publikoari erakusten diote landutakoa. Proiektua bultzatzen duten bazkideek (Gipuzkoako Dantzagunea, Donostia Kultura, Tabakalera Kultura Garaikideko Nazioarteko Zentroa, Azkuna Zentroa, Malandain Ballet Biarritz Zentro Koreografikoa, Nafarroako Baluarte Fundazioa eta Gasteizko Antzokien Sarea) ere sare horretan parte hartuko dute sorkuntza laborategietarako ideia berriak proposatuz.

Aurtengo ikasturtea

2019ko lehenengo laborategia egin dute jada, apirilean zehar dantzari taldea Myriam Perez Cazabonekin aritu da lanean. Ekainean, programak Larrua proiektua hartuko du Jordi Vilaseca eta Aritz Lopezen gidaritzapean. Eta abenduan, Martxel Rodriguez koreografoa buru duen sorkuntza laborategiak itxiko du urtea.

2019-2020an bazkide bakoitzari aukera emango zaio koreografoen sorkuntzak bere erabiltzaileekin eta publikoarekin harremantzeko ekintzak eta tresnak erabiltzeko. Bestalde, “Atalak, kafe bat?” topaketak bultzatuko dira, sortzaileak eta dantza profesionalen arteko topaguneak sortzeko. Topaketen helburua da bazkideen, koreografoen eta sektoreko beste profesionalen arteko bideak irekitzea. Ideiak eta esperientziak konpartitzeko gunea osatzea, sormen koreografikorako bide berriak bilatzeko eta sortzaileen eta kulturguneen arteko harremanak sendotzeko. Lehenengo topagunea 2019ko irailean izango da DNA 2019 erresidentzia programaren barruan.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.