Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Asier Zabaleta "Golden Mask" sarietarako hautagai izendatu dute

Dokumentuaren akzioak

Asier Zabaleta "Golden Mask" sarietarako hautagai izendatu dute

2010/11/17 12:20

Espainiako Max sarien antzekoak dira Golden Mask sariak Errusian. Asier Zabaletak Cheliabinsk Contemporary Dance Theatre taldeko dantzariekin Next in Line izeneko lana egin du 2010ean, eta apirilaren 26an estreinatu zen Cheliabinsk-eko Drama Theatren. Ondoren, maiatzaren 17 eta 24 bitartean Moskun ospatu zen Intradance jaialdian erakutsi zen.

Asier-zabaleta-aterpean-flic.jpg

Lan horretan oinarrituta Golden Mask sarietarako, koreografoen atalean hautagi izendatu dute Ertza konpainiaren zuzendaria. Gainera, "Next in Line" "dantza garaikideko lan onenaren" atalean izendatu dute.

1994tik  profesionalki ari da dantzaren munduan Asier Zabaleta. 1999 eta 2004 bitartean Suitzako, Geneva-ko Alias konpainiarekin jardun zuen. 2003tik hona Euskal Herrian ari da bere lanak bultzatzen, eta 2010ean aparteko arreta bereganatzen ari da nazioarten, besteak beste Errusia, Brasil eta Korean eskaini batitu bere lanak. Gaur egun Dantzagunean du egoitza Ertza konpainiak eta Arantza Balentziagarekin elkarlanean gidatzen du taldea. 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.