Dokumentuaren akzioak
Uholdeek hankaz gora jarri dute Dantzagunea
Dantzagunearen webgunean argitaratu da argazki hau. Arteleku itxita dago egunotan, eta denbora beharko da hondamendi honi buelta emateko. Baina dantzarien jarduerak ez dira eten. Dantzagunean egoitza duten bi konpainiek, Dantzaz eta Ertzak, berehala heldu diete beren entsegueri beste azpiegitura batean.
Asier Zabaletaren Ertza konpainia Kresala elkartearen gelan ari da entsaiatzen orain. Dantzaz konpainiak jakinarazi duenez, "aurreikusiak diren funtzioak segurtatuak dira,
Donostia Kulturari esker dantzariek segitzen dute "Arte-an" eta "Mintzo"
programak lantzen Victoria Eugenia Antzokiaren dantza estudioan. Aldiz, bulegoak itxiak dira abisu berri bat arte".
Dokumentuaren akzioak