Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Marian Arregi eta Juan A. Urbeltz Nafarroako Karlos III gurutzearekin saritu dituzte

Dokumentuaren akzioak

Marian Arregi eta Juan A. Urbeltz Nafarroako Karlos III gurutzearekin saritu dituzte

2018/04/19 09:45
Marian Arregi eta Juan A. Urbeltz Nafarroako Karlos III gurutzearekin saritu dituzte

Arregi eta Urbeltz urrezko dominaren banaketa ekitaldian, Donostia, 2015-12-18

Marian Arregik eta Juan Antonio Urbeltzek Nafarroako Gobernuko Karlos III.aren gurutzea jasoko dute Nafarroaren zabalpenaren eta prestigioaren alde egindako lanagatik. Nafarroako Foru Gobernuak azpimarratu du Arregik eta Urbeltzek Argia dantza-taldearen buruan, “hainbat hamarkadatan Nafarroako ondare folklorikoa, historikoa, musikala eta kulturala garatzen, sustatzen eta zabaltzen laguntzeagatik” egindako lana. 

Karlos III.aren Gurutzea, Foru Gobernuak 1997an sortutako izendapena da, Nafarroako gizartearen aurrerabidean edo Foru Komunitatearen kanpo-proiekzioan laguntza handia eman duten pertsonak eta erakundeak publikoki aitortzekoa. Aurten bederatzi pertsonari eta erakunderi eman diote, eta horien artean daude Arregi eta Urbeltz senar-emazteak. Orain bi urte Iruñeko Oberena dantza taldeak jaso zuen saria.

Bikoteak hainbat sari jaso ditu azken urteetan euren ibilbidean zehar egindako lanagatik. Besteak beste, 2015ean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Urrezko Domina eta Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak ematen duen Ikerkuntza Saria eta 2017an Olentzeroren Lagunen Elkarteak Iruñeko Udalarekin eta Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean banatzen duen Txondorra saria.

Gurutzeak banatzeko ekitaldia datorren maiatzaren 12rako dago aurreikusita.

Informazioa: Nafarroako Gobernua

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.