Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Arrateko Amaren dantzen estreinaldia

Dokumentuaren akzioak

Arrateko Amaren dantzen estreinaldia

2005/09/03 00:20

Kezka Dantza taldeko 30 dantzarik, Usartza Udalaren Taldeko txistulariek eta estreinaldi honetarako Eibarko dantzariekin batera jardungo duten bi gonbidatu berezik parte hartuko dute. Inaki Arregi eta Mikel Sarriegi dantzari eta dantza-maisuak izango dira aurtengo bi gonbidatuak. Bi dantzari bikain hauek dantza tradizionalaren alorrean egin duten lana eta beren jardunean erakutsi duten nortasuna eta argia eskertu nahi ditu Kezka dantza taldeak gonbidapen honen bidez.

Arrateko Amaren inguruko ospakizunetan musika eta dantzak pisu handia izan dute historian zehar. XX. Mendean Arrate egunean egin izan diren dantza desberdinak aztertu ditu Kezka dantza taldeak eta inguruko beste antzeko zenbait erromeriatan egiten direnekin konparatuta prestatu da Arraterako errepertorio berria.

Inspirazioan, erreferentzietan, aholkuetan eta zalantzak argitzerakoan Juan Antonio Urbeltzengandik jasotako laguntza eta gidaritza ezinbestekoak gertatu dira eta bere eskerrik beroena adierazi nahi dio Kezka Dantza Taldeak.

Arrateko Amaren dantza errepertorioa 5-6 dantzarekin osatu nahi du Kezka dantza taldeak. Dantza horiek urtero errepikatuko dira Arraten irailaren 8an. Aurten, lehen bi dantzak aurkeztuko dira: ezpata-dantza eta makila txikien dantza. Hurrengo urteetan osatzen joango da errepertorioa eta makila-dantza, brokel-dantza, arku-dantza eta zinta-dantzarekin borobilduko da.

Ekainaren 18an, Eibarko Dantzari egunean egin zuen Kezka Dantza taldeak Arrateko Amaren dantza berrien aurre-estreinua. Harrera ona izan zuten dantzek ikusleen artean eta koreografiak puntuan jartzeko balio izan zien emanaldiak dantzariei.

Irailak 8, osteguna, Arraten:

  • 11.00etako Meza nagusian Arrateko Amaren ezpata-dantza.
  • 12.00etan prozesioan Arrateko Amaren ezpata-dantza.
  • 12.30etan Arrateko Amaren Dantzak zelaian: ezpata-dantza eta makila txikien dantza.

Informazio gehiago Kezka Dantza Taldearen gunean aurki dezakezue.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.