Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Arkaitz Añorgako dantzarien 75. urteurrena

Dokumentuaren akzioak

Arkaitz Añorgako dantzarien 75. urteurrena

2001/09/19 20:55

Larunbatean herriko frontoian, egungo taldeak eta ondorengo dantzak egingo ditu: Gipuzkoako Dantzak (Ezpata Dantza, Uztai Handi, Agurra, Brokel Dantza, Makil Handi, Sagar Dantza), Bizkaiko Dantzak (Durangoko Erregelak, Arratiako Jotik, Dantzari Dantza), Irradaka, Otsagiko Dantzak, Jaurrieta eta Luzaideko Inauteriak.

Ondorren Hondarribiako Musika Bandak hogei minutu inguruko emanaldia eskeiniko du eta hau eta gero Amaia operako koreografia dantzatuko dute. Amaiako ezpata-dantza ez da ohiko Arkaitz-en dantzaldietan, baina badago arrazoi berezi bat oraingoan hori dantzatzeko. Orain dela hirurogeita zortzi urte inguru lehen talde hartako kideek dantza horixe egin zuten Bartzelonan, opera osoaren barruan eta garai haietan, Bartzelonara joateak suposatzen zuenarekin.
Eta larunbat gaueko ilusiotik, igande eguerdiko emoziora. Frontoian bertan, goizeko hamaiketan ospatuko da meza nagusia eta gero taldetik igaro diren belaunaldi desberdinek emanaldia eskainiko dute, egungo umeetatik hasi eta nagusienetara. Egitaraua hauxe da: Zazpi Jauzi (9 urtekoek), Soka Dantza eta Boastitzea (11 urtekoek), Jorrai Dantza (14 urtekoek), Sagar Dantza eta Makil Dantza (oraingo nagusien taldeak), Fandango eta Arin-Arina (1980-1990 urte bitarteko taldeak), Uztai Txiki (74-78), Leitzako Ingurutxoa (68-74), Sardinerak eta Brokel Dantza (64-68), Zinta Dantza eta Uztai Dantza (54-63), Uztai Handi eta Agurra/Makil Handi (44-53).
1926 hurrun hartan taldea sortu zutenen artetik hamar lagun gelditzen dira eta haiei oroigarri bana emango zaie.
Trofeo, lore, musu eta abarren ondoren, bazkari herrikoia eta erromeria izango dira.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.