Dokumentuaren akzioak
"Argi ilunak" Dantzaz konpainiaren eskutik
"DANTZAZ Konpainia" Junior Balletak birei heldu die berriz Donostiako prentsaren gorespenak jaso dituen LUR SAGAR bere programarekin. Zornotzako Zornotza Aretoan Bizkaiko lehenengo emanaldi baten ondoren, konpainiak Iparraldera eta Biarnora joko du urtearen amaiera honetan eta Eguberriko festen ondoren:
- 2008ko azaroaren 22a, larunbata, 20:00etan Biarritzeko Le Colisée Antzokian
- 2008ko abenduaren 5a, ostirala, 21:00etan Mauleko Maule Baithan
- 2009ko urtarrilaren 9a, ostirala, 21:00etan, Olorueko Espace Jéliotten
- 2009ko urtarrilaren 16a, ostirala, 21:00etan, Donibane Garaziko Vaubanen
Lan-egitaraua 2009ko lehenengo seihilekoan ere sobera betea izango dute: ikuskizunak ematekoak dira Eibar, Galdakaon, Nafarroako itzuli batean, baina baita Urruñan, Hendaian eta Cugnauxen (Toulouseko hiri-saihetsean) ere, besteak beste.
Bigarren urtez jarraian, 2009ko maiatzaren zati handi batean lan berezi bati helduko diote Gipuzkoako hainbat eskolarekin:
- Dantzaren 40 hastapen- eta sakontze-tailerretatik gora 12 eskola-taldetan banatutako 368 ikaslerentzat guztira.
- LUR SAGARen 5 dantzaldi didaktiko Gipuzkoa osoko 13 ikastetxetako 900 ikaslerentzat.
Bukatzeko, 2009ko ekainaren 5ean, beren programa berria Donostiako Victoria Eugenia Antzokian aurkeztuko dute lehenengoz.
Programa Christophe Garcia koreografo frantses-quebectarraren, William Forsytheren laguntzaile Hilde Kochen eta Alemanian finkatutako kanadar koreografo Eric Gauthier-en lan batek osatzen du.
Dokumentuaren akzioak