Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Arabako dantza solte eta aurresku txapelketak

Dokumentuaren akzioak

Arabako dantza solte eta aurresku txapelketak

XIV ARABAKO DANTZA SOLTEKO TXAPELKETA

 

Datorren Maiatzaren 1ean eguerdiko 12:00 etan Estibalizen Ama Birjinaren Monastegian “ARABAKO DANTZA SOLTEKO XIV.  TXAPELKETA” ospatuko da, ARABA DANTZARIEN BILTZARRAk antolatua eta ARABAKO FORU ALDUNDIAk babestua.

OINARRIAK

Aipatutako txapelketan 15 urtetik gora dituzten bikoteek parte hartu ahal izango dute eta derrigorrezkoa izango da  Euskal usariora jantzita parte hartzea.

Txapelketa hasi baino lehenago, bikoteen zozketari ekingo zaio, zein ordenean dantzatuko duten jakiteko.

Dantzarien ekitaldiak banakakoak izango dira eta antolaketari esker egongo dira  txistulariak eta trikitilariak  ( 7 urrats).

Epai mahaiak honako hauek hartuko ditu kontutan: urratsak, bateratasuna, aurkezpena eta erritmoa.

Parte hartu nahi duen orok, Araba Dantzarien Biltzarrako web orrialdean izena eman dezake, Lehiaketa atalean.

Izenemateak Apirilaren 21ean arte izango dira.

Bakarrik 15 bikote parte ahal izango dute, beraz, bikote gehiago izena ematen badute aukeratutakoak lehenengo 15 bikoteak izango dira.

Epaimahaiaren emaitzak  apelaezinak izango dira.

SARIAK

1go. 360€.–. irabazle bakoitzarentzat, trofeoa, txapela eta zapia.

2.A. 300€. irabazle bakoitzarentzat.

3.A 240€.. irabazle bakoitzarentzat.

4.A TROFEOA arabako bikote hoberenarentzat.

5.A TROFEOA hobeto jantzita dagoen bikotearentzat.

Bestalde, parte hartzen duten bikoteei 100€ dieta emango zaie, bi izakeretan parte hartzaileek izan ezik, dieta bat bakarrik jasoko dutela.


XIV ARABAKO AURRESKU TXAPELKETA

 

Datorren Maiatzaren 1ean eguerdiko 12:00etan Estibalizen Ama Birjinaren Monastegian “ARABAKO DANTZA SOLTEKO XIV. TXAPELKETA” ospatuko da, ARABA DANTZARIEN BILTZARRAk antolatua eta ARABAKO FORU ALDUNDIAk babestua.

OINARRIAK

 

Aipatutako txapelketan 15 urtetik gora dituzten aurreskulariak parte hartu ahal izango dute. Derrigorrezkoa izango da  Euskal usariora jantzita parte hartzea.

Txapelketa hasi baino lehenago, aurreskulariak zozketari ekingo zaio, zein lekutan dantzatuko duten jakiteko.

Dantzarien ekitaldiak banakakoak izango dira eta antolaketak ipiniko txistularien  esku joango da soinua.

Arabako aurreskua dantzatu behar da.

Epai mahaiak honako hauek hartuko ditu kontutan: dantzaren jatortasuna, dantzatzeko era, arintasuna eta erritmoa.

Parte hartu nahi duen orok, Araba Dantzarien Biltzarrako web orrialdean izena eman dezake, Lehiaketa atalean.

Izenemateak Apirilaren 21ean arte izango dira.

Bakarrik 15 aurreskulari parte ahal izango dute, beraz, lehenengo 15 aurreskulariak  aukeratuto ditugu.

Epaimahaiaren emaitzak apelaezinak izango dira.

SARIAK

1go. 210€. irabazlearentzat, trofeoa eta txapela.

2.A. 180€. irabazlearentzat.

3.A. 140€. irabazlearentzat.

Bestalde, parte hartzen duten bikoteei 60€ dieta emango zaie, bi izakeretan parte hartzaileek izan ezik, dieta bat bakarrik jasoko dutela.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.