Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Valle d'Aostan erakutsi dute Beskoitzeko inauteria

Dokumentuaren akzioak

Valle d'Aostan erakutsi dute Beskoitzeko inauteria

2008/01/18 08:58
Valle d'Aostan erakutsi dute Beskoitzeko inauteria

Arg.: oinakarin.com

Oinak Arin taldearen blogean jaso dutenez oso aberasgarria gertatu da Valle d'Aostara egindako bidaia. Thierry Truffaut ikertzailearen bidez jaso zuten Italiara joateko gonbidapena. 16 orduko autobus bidaiaren ondoren iritsi ziren elurrak estalitako Aosta-ko haranera.

Larunbatean izan ziren aurkezpen emanaldi nagusiak, eta bertan parte hartu zuten Beskoitzeko dantzariek Suitzako eta Italiako iparraldeko beste inauteri talde batzuekin batera. Igandean berriz bi orduko kalejira handi bat ospatu zen eta bertan 15 taldek parte hartu zuten. Joareak, mozorroak eta hartzak ikus zitezkeen besteak beste, mendietako inauterietako ordezkariak. Desfile horren irudi batzuk ikus daitezke ondoko bideoan.
 



Otsailaren 3an egingo du Beskoitzeko inauteriak hurrengo irteeran, baina oraingoan Beskoitzen bertan. Dantzariak, mutxikoak, hartza eta bizar-dantza, Beskoitzeko inauteriaren ohiko osagaiak.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.