Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Antzuolako Mairuaren alardea denboraren joan etorrian

Dokumentuaren akzioak

Antzuolako Mairuaren alardea denboraren joan etorrian

2015/05/04 10:25

Urtero uztaileko hirugarren larunbatez ospatzen den Festa edo Mairuaren alardea bezala ezagutua denak, Valdejunquerako Gudan mairu buruzagi baten ustezko atzematea gogora ekartzen du. Tropa eta musikarien paseoarekin hasten da festa, eta hauek plazan bukatzen dute ibilbidea, konpainiaren deskargekin.

Antzezte honekin batera, herriko dantzari talde batek hainbat dantza ematen ditu: uztai-dantza, makila-txikiak, makila-handi dantza eta zinta-dantza. Alta, belaunaldiz belaunaldi iraun duten beste hainbat festatan gertatu den bezala, Antzuolako Mairuaren alardea ere aldatzen joan da denboraren joan etorrian. Hiru urtetan (1989, 2002 eta 2013) egindako grabazio hauek festaren bilakaera hori agerian jartzen dute.



Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.