Dokumentuaren akzioak
Anguiano prest dago hankapalo eta trokeo-dantzetarako
Aldapa handian dagoen kalea hankapaloetan eta biraka jaisten dutelako ezaguna da Anguiano. Baina maiz ezagutzen ez dena da hankapaloetan dabiltzan derviche errioxarrak dantzariak direla, trokeo-dantzak dantzatzen dituzten dantzariak. Aldapa jira biran jaitsi eta trokeo-dantzak egiten dituzte Anguianon. Irailaren 25etik 27ra arituko dira jira-biran eta trokeo-dantzan Angianon aurten.
Jaiak irailaren 25ean hasten badira ere hurrengo egunean, meza ostean, jaitsiko dute lehen aldiz aldapa dantzariek eta honen ostean eskainiko dituzte trokeo- dantzak plazan. Festetako hurrengo egunetan beste 3 aldiz joango dira aldapan behera hankapaloetan eta trokeo-dantzak beste behin ikusteko aukera ere izango da. Beste zenbaiten artean los corzos, el cuatro, las hijas del herrero, la media vuelta eta el repetido dira Anguianoko dantzariek egiten dituzten trokeo-dantzak.
La media vuelta dantza
Irudiak: Youtube, CulturadeRioja.
Maddalen jaietan edo irailaren azken asteburuan, eskertzaren festetan, dantzatzen dute Anguianoko 8 dantzariek. Hauekin batera Cachiberriroa aritzen da taldea gidatzen, bideak zabaltzen eta bertsoak inprobisatzen. Dantza zaharrak dira Errioxako herri honetan egiten direnak, 1603ko dokumentazioan jasota dagoenez orduan ere aspaldikotzat jotzen baitzituzten dantzok. Lehen artzainak omen ziren dantza hau egiten zutenak baina 2002tik aurrera Anguianoko Dantzen Elkartetik prestatzen dituzte dantzari gazteak jaiaren antolaketari eusteko.
Hankapaloetan aldapan behera
Irudiak: YouTube, Davidaldia.
Anguianoko dantzarien emanaldiak
Irailaren 26a, larunbata
- 14:00etan: Lehen jaitsiera hankapaloetan eta jarraian trokeo-dantzak plazan.
- 19:00etan: Dantzarien bigarren jaitsiera.
Irailaren 27a, igandea
- 14:00etan: Dantzarien hirugarren jaitsiera eta jarraian trokeo-dantzak plazan.
- 19:00etan: Dantzarian laugarren jaitsiera.
Dokumentuaren akzioak