Dokumentuaren akzioak
Andra Mari Taldearen eskertza

Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak Musika Bizian Jaialdiaren eta bere 60. urteurrena ospatzeko antolatutako ekintzen balantze benetan positiboa egin du. Ekimen horiek musikaz eta jarduerez bete dute herri osoa urriaren 30etik joan den igandera, azaroaren 22ra.
Andra Marik esker berezia helarazi nahi die Galdakaoko herriari eta ikus-entzule guztiei, antolatutako ekitaldiei emandako harrera bikainarengatik. Eta baita Galdakaoko Udalari eta Bizkaiko Foru Aldundiari, eman dioten laguntzarengatik. Eta komunikabideei ere helarazi nahi die bere eskerrona, jarduera horiek guztiak zabaltzeko egin duten lanarengatik.
Musika Bizian Jaialdiaren, Estaturik gabeko herrien Musika Jaialdiaren, bigarren edizioa, urriaren 30ean eta 31n ospatu zen, eta jendez bete zuen Iturriondo plazan instalatutako karpa. Hitzordu horrekin bultzada handia eman zitzaion Euskal Herriko eta beste kultura batzuetako musika folklorikoari. Bertan arrakasta handiz aritu ziren Riobó (Galizia) eta Kepa Junkera + 7 sorginak taldeak ostiralean, urriaren 30ean, eta Stetrice (Bretainia), Brian Finnegan Band (Ipar Irlanda) eta Gozategi taldeak larunbatean, urriaren 31n.
Andra Mari dantza taldeak bihotzez eskertu nahi ditu Galdakaoko herritarrek emandako erantzuna eta Galdakaoko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza. Eta eskerrak eman nahi dizkie, baita ere, komunikabideetako profesionalei, gure jardueren berri emateagatik.
Mila esker eta hurrengora arte.
Prentsa bilbuma:
Dokumentuaren akzioak