Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Andra Mari dantza taldearen 55. urteurrena

Dokumentuaren akzioak

Andra Mari dantza taldearen 55. urteurrena

  • Azaroaren 19an Ibon Koteronen “Alboka 2.1” kontzertua.
  • Azaroaren 20 eta 21ean bai Euskal Herritik eta baita Katalunia, Dolomitetatik eta baita Portugaletik etorritako musika taldeak. 
  • Azaroaren 26an Kurtzeko frontoian  Joseba Tapiaren “eta tira eta tunba” azken diskaren aurkezpena egingo dugu. 
  • Azaroaren 25ean arratsaldeko zortziretan Kultur Etxean “Erotismoa euskal dantzan: Bizkaiko jota eta porrusalda Arratia eta Zeberio erara” DVDaren aurkezpena izango da. Bertan gure azken dantza maisuen testigantza jasotzen duen DVDaren argitarapena egingo baitugu. Eta ondoren Oier Araolaza, Mikel Zamalloa eta Kepa Otaegieren eskutik “Erotismoa euskal dantzan” murgilduko gaituen hitzaldia izango dugu. 

Era berean Ganguren Mendi Taldearen lokaletan  egingo dogun “Milaka urteotako Euskal koloreak eta Andra Mari taldearen 55 urteotako bizitza” argazki erakusketara eta azaroaren 27an Kurtzeko frontoian, 55 urteotan taldean egon diren dantzari eta musikariakaz batera ospatuko dugun “Atzoko, gaurko eta biharko Andra Mari” jaialdia.

Informazio gehiago: www.andramaridantzataldea.com  orrian izango duzue.

 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.