Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Santibateren ondoren etorriko da libertimendua Amikuzera

Dokumentuaren akzioak

Santibateren ondoren etorriko da libertimendua Amikuzera

2018/01/30 09:20
Santibateren ondoren etorriko da libertimendua Amikuzera

Libertimendua, Donapaleu, 2009-03-01. Agazkia: Iñaki Zugasti-Dantzan CC-BY-SA

Amikuzeko gazteak buru-belarri dabiltza libertimendua prestatzen. Dantzariak antrexantekin hasiak dira larunbat goizetan, musikariak jadanik trebatuak dira eta zirtzilak ere lanean dabiltza. Santibateren ondoren helduko da libertimendua otsailaren 25ean.

Donapaleu 2009: Libertimendua-0766
Libertimendua, Donapaleu, 2009-03-01. Agazkia: Iñaki Zugasti-Dantzan CC-BY-SA

Lehen topatzea otsailaren 3an izango da santibate ospatzeko. Trikitiz, kantuz, koplaz eta dantzaz alaituko dituzte Donapaleuko ostatuak. Zahar-etxetik abiatuko dira eskean. Hitzordu handia, ordea, libertimendua, otsailaren 25ean izango da.

Goizeko 9:30ean hasiko da kabalkada Donapaleuko karriketan eta ondotik 11:00etan Libertimendua izango da plazan dantzari, zirtzil, eta bertsolariekin. Bazkaritarako gonbita luzatu dute antolatzaileek, izen-ematea aurrez egin behar da.

Santibate Amikuzen

Noiz: Otsailak 3, 16:30ean

Non: Donapaleun

Libertimendua Amikuzen

Noiz: Otsailak 25, 9:30ean kabalkada eta 11:00etan libertimendua

Non: Donapaleun

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.