Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Alurr Dantza Taldearen ikastaroetako matrikula zabalik

Dokumentuaren akzioak

Alurr Dantza Taldearen ikastaroetako matrikula zabalik

Uda badoa, eta honekin batera lanean hasteko garaia iritsi zaigu. Ibarrako (Gipuzkoa) Alurr Dantza Taldeak matrikula zabalik izango du irailaren 15etik 30era arte. Aurten ere aukera oparoa eskainiko dugu, 4 urtetik gorako edonork ikasten ahal baititu euskal dantzak Ibarran.

Aurtengo ikastaroak 17 talde desberdinetan banatuta daude. Besteak beste, mutilen taldea Iñaki Agirrerekin ariko da; Aiert Beobide koreografo eta dantzari profesionala beste hainbat taldez arduratuko da; Eider Epelderekin beste talde batzuk ariko dira; eta Alurr taldeko dantzarien beste zenbait talde ere izango dira. Ordutegi zabal eta malgua eskaintzen dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero, eta izena emateko orriak eskuratzeko, Ibarrako kultur etxera etorri besterik ez duzue (telefonoa: 943-67 03 99), edota Alurr taldeko telefonora deitu (635-75 70 48), 15:00etatik aurrera, eta informazioa jasoko duzue.

Bestalde, udan herriz herri ibili ondoren, eta herriko festetan, Ibarran, Oinazez ikuskizuna dantzatu ondoren (eskerrak herri guztiari, jaso genuen erantzuna eta babesarengatik, eta beraien beroa sentitu genuelako), mila esker denei gurekin izateagatik.

Alurr Dantza Taldeak hainbat emanaldi izango ditu datozen asteetan. III. Euskal Herria Egunean ariko da irailaren 17an (larunbata), Ibarra, Lizarra eta Algortako herritarren arteko jaian. Alurr taldeak datozenei ongietorria egingo die goizeko 9:45ean, Ibarrako sarreran.

Biharamunean, irailaren 18an (igandea) Usurbilgo (Gipuzkoa) festetan dantzatuko du Alurr Dantza Taldeak. Halaber, urriaren 9an (igandea), Alurr taldeak ikuskizun bat aurkeztuko du Seguran (Gipuzkoa), Dantza Solte Txapelketan. Azkenik, azaroan, Oreka TX taldearekin ariko da Alurr taldea Tolosan (Gipuzkoa).

Argibide gehiago nahi izanez gero, Eli-rekin harremanetan jar zaitezke, arratsaldeko 15:00etatik aurrera, telefono zenbaki honetara deituz: 635-75 70 48.


Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.