Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Alurr Elvalle, Ibarra, Amezketa eta Ordizian ariko da

Dokumentuaren akzioak

Alurr Elvalle, Ibarra, Amezketa eta Ordizian ariko da

2009/08/14 13:55

Alurr Dantza Taldeak datozen egunetan egingo dituen emanaldiak hauek dira:

Abuztuak 16 (igandea), arratsaldeko 18:00etan. Elvalle herrian (Arabako Errioxa).
Elvalle herria Guardia herriaren ondoan dago. Lehenengo aldia izango da hara joango garena dantza egitera. 15 dantzarirekin joango gara, ordubeteko emanaldia egitera, emanaldiaren erdia tradizionala eta beste erdia koreografiatuta. Besteak beste, dantza hauek egingo ditugu: Xuletino, Agurra eta Gipuzkoano, tradizionalen artean, eta Uztai, Banako, Kaxarranka, Fandango eta Arin-arina, koreografietan.
Viña Laguardia upeltegiak gonbidatu gaitu. Aipatu upeltegiak bi urtetan lagundu digu bere ardoekin, Alurr Dantza Taldeak dirua lor zezan bi bidaia egiteko: Esloveniara eta Alemaniara.
Elvalle herrian jaiak dira, eta arratsaldean dantza egin eta gero, afaritxoa emango digute Viña Laguardia upeltegian.

Abuztuak 23 (igandea), gaueko 22:30ean, Ibarra herrian (Gipuzkoa).
Sua emanaldia egingo dugu Emeterio Arrese parkean. Gau magikoa izango da: sorginak, dantzariak, Lapurdiko istorioa, jauntxoak, herria, arropak.
Etxean dantzatuko dugu berriro, eta denak animatu nahi ditugu Sua emanaldia ikus dezaten: aurretik ikusi ez dutenentzat merezi duelako istorio hori ezagutzea dantzen bidez, eta aurretik ikusi dutenentzat emanaldiak izan dituen berrikuntzak eta aldaketak ikusteko.
Sua ikuskizuna, 2008ko azaroaren 16an estreinatu zuen Alurr Dantza Taldeak Tolosako Leidor antzokian (Gipuzkoa). Sua ikuskizunaren hurrengo emanaldiak Ibarran (Gipuzkoa), Balmasedan (Bizkaia), Villabonan (Gipuzkoa), Lekeition (Bizkaia) eta Hondarribian (Gipuzkoa) izan dira.
1.609. urteko Lapurdiko gertaera batean oinarritzen da ‘Sua ikuskizuna.
Edu Muruamendiaraz, Katixa Perea eta Alurr Taldeko dantzari gazteak dira Sua ikuskizuneko koreografien egileak.
Jantziak: Ramon Garcia.
Ekipo teknikoa: SEI.
Argiak: Toni Alcaide i Pineda.

Abuztuak 24 (astelehena), arratsaldeko 18:00etan, Amezketa herrian (Gipuzkoa)
Uztailean, Issoireko Munduko Musiken eta Dantzen Nazioarteko Folklore Jaialdian (Frantzia) aritu zen taldea (19 dantzari) eta beste hainbat dantzari gazte ariko dira Amezketako frontoian, dantza eta koreografia batzuk egiten. Besteak beste: Agurra, Xuletino, Paloteados, Fandango, Arin-arin, Uztai, Gipuzkoano…

Irailak 4 (ostirala), gaueko 22:15ean, Ordizia herrian (Gipuzkoa)
Sua ikuskizuna egingo dugu Plaza Nagusian , Euskal Jaien barruan.


Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.