Dokumentuaren akzioak
Alturako aurreskua bihar berriz Bilbon
Gogoratzen irudi hauek? Ba bihar larunbata, Salbatzaile dantza taldeko Alberto Dueñas berriz igoko da Ibaizabal gainean 27 metrora jarritako tranpolinera aurreskua dantzatzera. Red Bull Cliff Diving salto lehiaketak bigarrenez ekingo dio ikuskizunari alturako aurreskuarekin. Eguerdiko 14:00etan Salbatzaile taldeko dantzaria Bilboko Salbeko zubian izango da dantzarako prest.
Oihartzun handia izan zuen iaz Alberto Dueñasek tranpolin gainean gauzatu zuen aurreskuak. 27 metroko altueran, 2,5 x 1,8 metroko tamaina duen tranpaldo txikian dantzan ikusteak harridura eta ikusmin handia eragin zuen. Hainbat urtetan aurresku pila dantzatu duen dantzaria da Dueñas, baina iaz tranpolinean egindakoa izan zuen oihartzunak harrituta utzi zuen Salbatzaileko dantzaria.
Dokumentuaren akzioak