Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Alicia Amatriain-ek Benois de la Danse saria irabazi du, dantzaren Oscarra

Dokumentuaren akzioak

Alicia Amatriain-ek Benois de la Danse saria irabazi du, dantzaren Oscarra

2016/05/18 09:25
Alicia Amatriain-ek Benois de la Danse saria irabazi du, dantzaren Oscarra

Alicia Amatriain

Bart eman dira Moskuko Bolshoi antzoki entzutetsuan Benois de la Danse sariak, eta Alicia Amatriainek irabazi du dantzari onenaren saria. Dantzaren alorreko sari entzutetsuena, zinean Oscarrak direnaren parekoa eskuratu du dantzari donostiarrak, eta Lucia Lakarrak 2003an eskuratu ondoren dantzaren nazioarteko sari nagusia eskuratu duen bigarren euskalduna da beraz Alicia Amatriain.

Saria ibilbide oparo eta distiratsuaren gailurrean iritsi zaio Amatriaini, 35 urte baititu eta Sttutgart-eko Operako balletean ari baita 21 urte zituenetik. Donostiako Alicia AmatriainKontserbatorioan ikasi zuen Peter Brownen zuzendaritzapean eta 14 urterekin Stuttgartera jo zuen, John Crankoren eskolara. Besteak beste Romeo eta Julieta edo Onegin balletetan protagonisten paperak dantzatu ditu, eta hainbat koreografok bereziki berarentzat pentsatutako paperak sortu dituzte.

"2003-2004 denboraldiko dantzari bikaina" izendatu zuten, "Etorkizuna 2006" Alemaniako dantzaren saria jaso zuen, Gipuzkoako Dantza Profesionalaren Elkarteak Errebelazio Saria (2006) eman zion, 2009an hiru sari jaso zituen Italian, eta iaz Fausto eta Kammertänzerin sariak jaso zituen Alemanian. Bere ibilbidea eguneroko lan sendo eta errekonozimendu ugariekin osatu ondoren, dantzaren alorreko sari nagusia eskuratu du bart Bolshoi antzokian Alicia Amatriainek.

Benois de la Danse

Nazioarteko Dantza Elkarteak ematen ditu Benois de la Danse sariak, eta eta sei sari izaten dira: ibilbidea, dantzari emakumea, dantzari gizonezkoa, koreografoa, konpositorea eta diseinatzailea. Epai-mahaiak azken urtean Amatriainek egindako bi lan nabarmendu ditu Benois de la Danse saria emateko. Batetik, John Neumeier koreografoaren "Desio izeneko tranbia" eta bestetik Demis Volpiren "The soldier's tale". Yuri Grigorovich Bolshoiko zuzendari izan zena izan da epai-mahaiko lehendakaria. 

Dantzari onenaren Benois saria eskuratzeko beste hautagaiak Rebecca Bianchi (Erromako Operako Antzokia) Sara Mearns (New York City Ballet), Hannah O'Neill (Pariseko Operako Balleta), Oxana Skorik (San Petersburgoko Mariinsky Balleta) eta Gina Tse (Suediako Erret Balleta) izan dira. 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.