Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Daniel Abreuren konpainiaren Animal lana hartuko du AlhondigaBilbaok

Dokumentuaren akzioak

Daniel Abreuren konpainiaren Animal lana hartuko du AlhondigaBilbaok

2014/11/10 16:05
Daniel Abreuren konpainiaren Animal lana hartuko du AlhondigaBilbaok

Argazkia: Moure

Dantzaldia 2014 programak Daniel Abreu konpainiaren Animal lana aurkeztuko du, AlhondigaBilbaon, Arte Biziak egitarauaren barruan. Bost interpretatzailerentzako lan koreografiko hau giro onirikoan aurkezten da, beharrizanaz eta desiraz mintzatzeko; gainjarritako eszenak eta koadroak igarotzen dira, emoziozko erantzun fisikoak, mugako egoerak eta instintua egunen alderik egunerokoenean.

Daniel Abreu 2014ko Dantza Sari Nazionalarekin oraintsu saritua izan da

Lanak ez du ohiko argumentu-lerrorik, irudien ibilbide bat ageri da: borroka, beharra, atsedena, maitasuna, bahiketa emozionalak. Animaliatasunaren eta biziraupenaren ideiari lotutako ekintzak. Konpainiaren estiloarekin bat datozen dantza eta ekintza nahastu dira, baita Marina Wainerren testuak ere, nahastu eta bidaiatu egin dute, bulkadazko munduaren eszenak iradokitzeko, gauzetara edo egoeretara zerk mugitzen gaituen iradokitzeko.

Daniel Abreu: Animal 01
Argazkia: Moure

Konpainia:

Daniel Abreu konpainia 2004an jaio zen eta orain arte hogeita hamar koreografia lan baino gehiago aurkeztu ditu.

Daniel Abreu da lan hauen zuzendaria eta sortzailea, eta zenbait sari lortzeaz gain, aitormenak ere jaso ditu; horien guztien ondorioz, nazio eta nazioarteko hainbat antzoki eta jaialditako programazioan ikus daiteke. Halaber, 2014ko Dantza Sari Nazionala jaso berri du.

Konpainiaren lanak bidaiak dira azken finean, ekintza duten koadroak eta irudiak; ekoizpen batzuk dantzaren eta ekintzaren artean daude.

Aurkezten dugun lan hau Mercat de Les Flors-ek eta Tenerifeko auditoriak koproduzitu dute, Modul Dance europar proiektuaren babesarekin. Maribor-eko (Eslovenia) Plezna Izba eta Tilburg-eko (Holanda) Station Zuid delakoen lankidetza ere izan dute.

 

  • Eguna: Abenduak 20
  • Ordua: 20:00
  • Prezioa: 10 € / 8 € AlhóndigaBilbaoren txartelarekin


Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.