Hemen zaude: Hasiera Albisteak Akelarrea Mungian Kriskitin-en eskutik

Dokumentuaren akzioak

Akelarrea Mungian Kriskitin-en eskutik

2013/06/23 15:20
Durangoko Kriskitin taldea osotzen dugun dantzari, musikari eta abeslariok Akelarrea izeneko ikuskizuna prestatzen dihardugu jo ta ke.

Akelarrea izeneko ikuskizun hau Elorrion estreinatu genuen, eta harrez gero;  Sopelan, Abadiñoko Gerediagan, Durangoko Tabiran eta Bakioko Eneperin izan gara San Juan bezperako gau berezi honetan. Aurton Mungiako Izenaduba basoan, Olentzaroren etxe ondoan, eskainiko dugu.

  • Ekainaren 23ean gaueko 22:30etan Mungian

 

Magiaz beterikoa izaten da udako solstizioa gau hau, eta gu dantza, musika eta kantu bidez ikusleengan zirrara sortzen eta magia kutsatzen ahaleginduko gara. Tristurak zen esturak sutan erre eta esperantzari leiho bat zabaltzen saiatuz.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Akelarrea Mungian Kriskitin-en eskutik

Kriskitin taldea AKELARREAN