Dokumentuaren akzioak
Aiko Taldearen dantzapoteoa Bilboko Aste Nagusian ETB1ean
Aurten ere elkartu ginen ba Bilboko Aste Nagusian! Eta baita dantzan egin ere... Parranda ederra egin genuela esan dezakegu, dantzan batetik bestera, elkarrekin ondo pasatzeko gogoz. Bateko eta besteko lagunak agurtu eta dantzatzeko aukera, eta nola ez, bidean lagun berriak egitekoa ere izan genuen.
Jota, txotis, mazurka, polka, bals, zortziko eta abarren artean izan zen beste erako dantzekin gozatzeko aukerarik ere: Beti Jai Alaiko dantzariek Sabinek urtero egiten duen Begoñako Ama Birjinaren paradan ezpata-dantza egin zuten (ezpata-txikirik ez eta danborraren makilekin konformatu behar Begoñako Amatxu!), eta Basurtuko neskak eta Berriz eta Mallabiko dantzariek dantzari-dantzako erakustalditxo bat ere egin ziguten Erriberan. Bukaera partean berriz, soka-dantza "simultaneo" elegantea Santa Maria kalean.
Guztia, Ilaski Serranok gidatua, ETB1ean ikusteko aukera izango da larunbatean, irailaren 5ean gaueko 21:30ean. Ederto pasatu genuen ba!
Bide batez, jakin ezazue irailean ere hainbat lekutan jardungo dugula ikasturte berriari hasiera dantzaria emateko asmoz eta gogoz: hilabete honetan hiru erromeria (Urduñan, Beasainen, Legazpin eta Zamudion) eta bi dantza tailer (Legazpin eta Zamudion) antolatuko ditugu. Laburbilduz honako leku eta orduetan izango gaituzue "pocomasomenos":
- Irailak 6, igandea: Dantzaldi Erromeria (19:00), Foruen plaza, Urduña
- Irailak 10, osteguna: Dantza Tailerra (19:00), Ikastolako aretoan, Legazpi
- Irailak 12, larunbata: Dantzaldi Erromeria (24:00), Igartza, Beasain
- Irailak 13, igandea: Dantzaldi Erromeria (18:00), Legazpi Euskal Herria plazan
- Irailak 26, larunbata: Dantza Tailerra (18:00) Patio superior de la Kultur Etxea (Antiguas Escuelas), Zamudio
- Irailak 27, igandea: Dantzaldi Erromeria (19:00), Herriko Plaza, Zeanuri
Dokumentuaren akzioak