Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Euskal doinu zaharrak Alan Lomax-en eskutik

Oier Araolaza 2004/10/22 23:40

Argitalpenen atalean bi CD berriren fitxa gehitu ditugu. Alan Lomax-en grabazioen CDak dira. Benetan altxor ederrak dira bi CD hauek. Alan Lomax etnomusikologo estatubatuarra, 1952an Euskal Herrira iritsi zen eta Nafarroa, Gipuzkoa eta Bizkaiko hainbat herritan txistulariak, gaiteroak, bertsolariak eta abeslariak grabatu zituen.

Gehiago irakurri

Plazarik Plaza-k 250 ume baino gehiago bilduko ditu igandean Bilbon egingo den umeen dantza alardean

lourdeslv@infonegocio.com 2004/10/15 19:46

Bilboko Udalaren Kultura Sailak antolatuta, alardea Bilboko Basurto auzoko Aita Donosti plazan egingo da 12.00etatik 14.00etara. Azaroaren 7an, igandean itzuliko da berriz Plazarik Plaza Basurtora.

Gehiago irakurri

NDTeko euskal dantzariak Bilbon

Oier Araolaza 2004/10/13 01:30

Munduko dantza konpainia garrantzitsuenetakoa, Nederlands Dans Theater, Bilbon izango da aste honetan, eta beraz, konpainia bikain horretan diharduten bi euskal dantzari, Urtzi Aranburu eta Jorge Nozal ikusteko aukera izango da.

Gehiago irakurri

Zirikolatz dantza taldearen 25. urteurrena

Daniel Lafitte 2004/10/13 00:25

Senpereko Zirikolatz dantza taldearen 25. urteurrenaren ospakizunak egingo dira datorren urriaren 31an. Hona hemen ospakizunaren egitaraua:

Gehiago irakurri

Urrijena Iurretan

Oier Araolaza 2004/10/06 20:44 1

Jai egun berezia izango da igandean, urriak 10, Iurretan. Urrijena jaia ospatzen dute. 5 urtetik behin ospatzen da Urrijena. Iurretako dantzari guztien jaia da, eta egun horretan Iurretan dantzari izandako guztiak plazaratzen dira. Bakoitza bere belaunaldiko taldean plazaratzen da, 14-15 urtetatko talde gazteenetik hasi eta 60 urtetik gorakoek osatutakora.

Gehiago irakurri 1

Kultura Plana eta dantza (II)

Oier Araolaza 2004/09/30 20:45

Kultura planaren liburuska irakurrita lehen iruzkin batzuk egitera nator orain. Behar, hutsune eta arazo batzuk antzeman eta horiek osatzeko eman daitezken urrats batzuk zeintzuk diren zehazteko balio dezakeela iruditu zait. Gero beste kontu bat izango da aurreikuspenak betetzen diren eta egitasmoak gauzatzen diren.

Gehiago irakurri

Kultura Plana eta dantza (I)

Oier Araolaza 2004/09/30 01:34 2

Kulturaren Euskal Planaren aurkezpenean izan nintzen atzo. Jaurlaritzak kulturaren alorrean diharduen hainbat lagun bildu zituen ekitaldirako Bilboko Euskalduna jauregian.

Gehiago irakurri 2

Dantza unibertsitatean

Oier Araolaza 2004/09/27 22:09

Nazioarteko hainbat herrialdetako ereduari jarraituz dantza unibertsitatean integratzeko ahaleginetan dihardu Espainiako dantzaren profesional talde batek. Horretarako dituzte arrazoiak azalduz manifestua prestatu dute.

Gehiago irakurri

Manilan izango da Aukeran

Oier Araolaza 2004/09/24 00:16

Aukeran dantza konpainia Manilan izango da, Izena duen guztia omen da emanaldia eskaintzeko. Cervantes Institutoak Filipinetan antolatzen duen Artea eta Kultura programaren emanaldietako bat izango da Aukeran-ena.

Gehiago irakurri

Albokarien Hernaniko 11. Topaketa

jmurru 2004/09/23 20:39

"HERNANI" Musika Eskola Publikoko "Alboka TaIdea"k antolaturik eta Euskal Herriko albokarien laguntzarekin, 1994. urtez geroztik, hutsik egin gabe, urtez urte albokarien Hernaniko topaketak antolatu ditugu.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak