Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Udaberrian Bilboko Bizkaia aretoan Aiko taldearen erromeriak ospatuko dira

Udaberrian Bilboko Bizkaia aretoan Aiko taldearen erromeriak ospatuko dira

Itziar Villamandos 2014/03/12 11:11

UPV/EHU eta Kulturbasquen lankidetzarekin, lehen erromeria ostirala martxoaren 21ean ospatuko da arratsaldeko zazpietan eta publiko ororentzat zabalik izango da. Dantzarako espazio berriak sortu eta bilatzeko filosofiari jarraituz, Aiko Taldeak `Udaberriko Dantzaldiak´ antolatu ditu Bizkiaia Aretoan, udaberrian bizkaiko hiriburuan primerako erromeriak ospatzeko galazko azpiegitura.

Gehiago irakurri

Soledad Ruz-ek Master Class bat eskainiko du Donostian

Soledad Ruz-ek Master Class bat eskainiko du Donostian

Ballet.T 2014/03/11 09:34

Ajenjo Konpainiak eta Soledad Ruz-ek Luna Nueva-Ilargiaren Doinuak obra ekarriko dute Victoria Eugenia Antzokira martxoaren 22an. Aukera hau aprobetxatuz, Soledad Ruz bailaora donostiarrak Dantza Falmenkoko Masterclassa eskainiko du.

Gehiago irakurri

Gaztediren maskaradak Zuberoan aurkeztuko dira

Gaztediren maskaradak Zuberoan aurkeztuko dira

Dantzan 2014/03/10 10:24

Bizkaian, Santutxun prestatutako maskaradak bere jatorrizko herrialdean bertan, Zuberoan eskainiko ditu Gaztei dantza taldeak. Aurten maskaradak eskaintzen ari den Zalgizen herriak berak hartuko ditu maskaradak, inauteri arotik kanpo bada ere. Ekainaren 29an, Zalgizen izango dira Gaztediren maskaradak.

Gehiago irakurri

Ortzadar-en Librea ninçana, igande honetan Bilboko Arriaga antzokian

Ortzadar-en Librea ninçana, igande honetan Bilboko Arriaga antzokian

Arriaga antzokia 2014/03/07 12:38

Arriaga Antzokira dator Ortzadar, dantza, musika, kantua eta poesia uztartzen dituen Librea ninçana euskarazko ikuskizuna antzeztera, Fernando Katolikoak Nafarroa nola inbaditu zuen kontatzen duena. Ikuskizuna emakumeei omenaldia ere bada, gudaren zigorra eta ondoren ahaztuak izatearen mina sufritu izanagatik. Datorren igandean eszenaratuko da, martxoaren 9an alegia, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Gehiago irakurri

"Oteizaren kaxa beltza" ikuskizunaren estreinaldia Kresala eta Verdini dantza taldeek

"Oteizaren kaxa beltza" ikuskizunaren estreinaldia Kresala eta Verdini dantza taldeek

Kresala dantza taldea 2014/03/06 09:50

Martxoak 15 Victoria Eugenia Antzokia. Koreografiak: Faustino Aranzabal eta Isabel Verdini. 40 dantzari, 2 clown eta Oteiza beraren pentsamendua. XXI. mendeko dantza proposamena. Ikerketa, arriskua eta hausnarketa. Ikuskizunaren iraupena: 60 minutu.

Gehiago irakurri

Kukaiko dantzariak Max sarietarako hautagai izendatu dituzte

Kukaiko dantzariak Max sarietarako hautagai izendatu dituzte

Dantzan 2014/03/06 09:32

Arte Eszenikoen Max sarietarako 2014ko hautagaien zerrenda argitaratu dute, eta gizonezko dantzari onenen atalean Kukaiko dantzariak izendatu dituzte, Komunikazioa-Inkomunikazioa ikuskizunean egindako lanagatik. Eneko Gil, Alain Maya, Ibon Huarte eta Urko Mitxelena dira lan horretan parte hartzen duten gizonezko dantzariak.

Gehiago irakurri

Bizar-dantza, hartzaren dantza, heriotza eta berpiztea

Bizar-dantza, hartzaren dantza, heriotza eta berpiztea

Joana Artza 2014/03/05 10:30

Hausterre eguna da gaur, Garizumaren hasiera, 2014ko inauteriak bukatu dira toki gehienetan. Inauterietan heriotza eta berpiztea behine eta berriz ageri den errituala da, eta inauteriaren heriotz egunean horri begiratuko diogu, inauterietako dantza bitxi baten bidez: Bizar-dantza, heriotza eta berpiztea irudikatzen duen antzerki-dantza, zenbaiten iritziz, Hartzaren beraren dantza dena.

Gehiago irakurri

Marro, kakarro, txantxo, zamo, kokomarru, momotxorro, mozorro,

Dantzan 2014/02/28 13:45

zomorro, txatxo, kokomoko, ator, mamoxarro, katximorro, porrero, morroko, momorro, katxi, kakarrero, marrau, manporrero, kokomarro, makarrero, katxirulo, madama, zamarro, zurrukero, zanpantzar, mamuxarro, maskarita, janpantzar, moxorrotu, mudao, zirtzil, maska, kukumarro, txatxu, kokox, marmo, atxauretu, talai, porretero, kaskabobo, zarramuskero, ñañarro,

Gehiago irakurri

50 urte betetzen dira aurten Lantzeko inauteria berreskuratu zela

50 urte betetzen dira aurten Lantzeko inauteria berreskuratu zela

Dantzan 2014/02/27 12:07

1964an, Pio eta Julio Caro Baroja anaien ekimenez, filmatu ahal izateko berregin zen Lantzeko inauteria. Ordurako 20 urte zeramatzan lozorroan, baina filmazioaren eraginez zuzpertu eta herritarrek gogotsu heldu zioten berriz festari, Euskal Herriko inauteri ezagunenetakoa bihurtzera iritsi arte. 50 urteurrena ospatzeko Pio Caro Baroja omenduko du Lantzeko udalak.

Gehiago irakurri

Bizkarbaltz, Beldarroia, Hartza eta abar Gallartako aratusteetan

Bizkarbaltz, Beldarroia, Hartza eta abar Gallartako aratusteetan

Dantzan 2014/02/25 09:17

Orain 16 urte inguru jarri zituzten martxan Gallartan landa giroko aratusteak. Harrigorria dantza taldeak antolatzen ditu, eta Xabier Hernandez-ek jakinarazi digunez, Euskal Herriko eta Europako inauterietako ezaugarriekin batera, Bizkaiko meatzaldeko historia sozial eta kulturalaren zipriztinak biltzen ditu. Martxoarne 1ean Gallartan eta 8an Sanfuentes-en ospatuko dituzte mendebaldeko aratuste hauek.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak