Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Mendi Alde dantza taldearen omenezko eskultura inauguratu da Kabiezes-en
Santurtziko auzoa da Kabiezes. Bertan, Serantes mendi magalean sortu zen 1961ean Mendi Alde dantza taldea. Mende erdiko ospakizunetan DEIA Hemendik Kultura Saria jaso zuen dantza taldeak, eta orain, Mendi Alde taldearen omenezko eskultura inauguratu da. Hain zuzen, taldearen arima diren Flores sendiko Andoni Flores-ek egin du lau metro garai den eskultura.
Gipuzkoako Dantzagunea Errenteriako egoitza berrian dago dagoeneko
Astelehenean ireki ditu ateak Gipuzkoako Dantzagunearen egoitza berriak Errenterian. 2009an Gipuzkoako Foru Aldundiak Dantzagunea sortu zuenetik Donostian, Loiola auzoan, Artelekun izan du egoitza, baina ingurune hori uholdeetatik babesteko berregin eta Artelekuren eraikina bera eraitsi beharra gertatu da, eta beraz, Errenterian, Niessen eraikinean egokitu dute Diputazioak eta Errenteriako udalak Dantzagunearen egoitza berria.
Mov-s Bilbora iritsiko da maiatza bukaeran
Dantzaren sustapenean eragiteko helburuarekin sortu zen Mov-s ekimenak. Zehazki, dantzaren alorreko sortzaile eta antolatzaileen artean zubiak eraikitzeko du xede. Bosgarren ekitaldia du 2014koa eta kongresu ibiltari tankera hartu du. Galizian egin du lehen geldialdia martxo hasieran, eta maiatzaren 30 eta ekainaren 1a bitartean Bilbon izango da. Programa artistiko zabal baten lagundu ohi ditu mintegiak, dantza eskaintza oparoa egin ohi duena.
Sardiniako Mamutzones-ak Iruñeko Folk Lore 2014 jaialdian
Amaiur dantza taldeak antolatzen duen Folk lore 2014 jaialdia apirilaren 12 eta 13an izango da. Urtero bezala, larunbatean Iruñeko alde zaharrean eta igandean Uharten izango da jaialdia. Sardiniatik etorriko diren Samugheoko Mamutzones ikusgarriak izango dira Folk Lore jaialdian, Goizaldi, Amaiur eta beste hainbat talderekin batera. Hona egitaraua:
Emakumeak Euskal Herriko inauterietan
Emakumeak inauterietan gaiaren inguruan argazkiak egiten aritu da inauteriz inauteri Gari Garaialde argazkilaria. Argazkiei laguntzeko testu bat idaztea proposatu zidan Garik. Lan horren emaitza argitaratu du orain Argia astekariak: Emakumeak Euskal Herriko inauterietan.
Getxoko Itxas Argiak dantza taldeak 50 urte beteko ditu aurten
1964a, Getxoko Andra Mari auzoan, Itxas Argia Kultur Elkarteko zenbait kidek dantza taldea sortu zuten elkartearen baitan. Mende erdia ospatzeko hainbat jarduera antolatu ditu Getxoko dantza talde honek. Maiatzaren 10ean dantza taldean parte hartu duten guztiei omenaldia egingo zaie eta azaroan Itxas Argia eta bere lagun guztiak biltzeko festa handia antolatzea aurreikusi dute.
Balleta du ardatz Oskar Tejedorren Notak mugimenduan dokumentalak
Malandain Ballet Biarritzek eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak elkarrekin egindako proiektu baten prestaketa lanak eta estreinaldiaren ingurukoak erakusten ditu Oskar Tejedor errealizatzaileak egindako "Notak mugimenduak" dokumentalak. 2013an Versaillesen, elkarrekin eskaini zuten bi taldeek Sergei Profokfiev-en Errauskine, eta erronka horren nondik norakoen testigantza da Tejedorren dokumentala. Dokumentalaren trailerra ikusi dezakezue hemen:
Mikelats dantza taldeak 20. urteurrena ospatuko du 2014an
Atarrabiako Mikelats dantza taldea 1994an sortu zen, eta aurten 20. urteurrena ospatzeko, zenbait ekitaldi antolatu ditu. Argazki eta jantzi erakusketak, dantza emanaldiak eta ikuskizun berria besteak beste. Horra martxoa eta apirilerako aurreikusitako ekitaldi egitaraua:
Kalean dantza egin ahal izateko ordaindu beharra Gasteizen
Hiriko kaleetan dantzan eta kantuan kalejira bat egiteagatik 157,74 euro kobratu nahi izan dizkie Gasteizko Udalak ekitaldiaren antolatzaileei. Arabako Dantzarien Biltzarrak eta Jare Dantza Taldeak, dantza eta kantu kalejira antolatu eta burutu zuten, eta eremu publikoa okupatu zutelakoan zerga ordaindu behar zutela jakinarazi zien Gasteizko Udalak. PPk dio atzera egin duela eta ez duela zerga kobratu, baina EAJk salatzen du baietz, dagoeneko kobratu zaiela zerga talde horiei.
Antropologia(k) eta Artea(k)
Datorren ostiralean, martxoaren 14ean, Donotiako San Telmo aretoan, Antropologiako XVII. jardunaldia izango da Ankulegik eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatuta. Sarrera irekia izango da nahi duten guztientzat.
Dokumentuaren akzioak