Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Mugarik ez tailerra

Mugarik ez tailerra

Ballet.t 2014/04/29 15:50

Dantza tailerra 55 urte gorako pertsonentzat zuzenduta dago. Ikastaro honetan dantza garaikideaz gozatzeko aukera denon eskura dagoela jabetzeaz gain, denboran aurrera doazen gorputz hauetan, altxor moduan gordetzen den esperientzi eta jakintza guztia islatzeko,dantza izango dute bidaia-lagun eta adierazpide.

Gehiago irakurri

Zorionak dantzazale! Gaur, apirilak 29, Dantzaren Nazioarteko Eguna

Dantzan 2014/04/29 10:15

Dantzazaleok urteko egun guztiak ditugu dantzarako gozagarri, baina nazioarteko egunen egutegian apirilaren 29a dago gordeta dantzazaleok ospatu daigun. Zehazki Jean Georges Noverre dantzari, dantza-maisua eta dantza-sortzailearen jaioteguna hartu zen Dantzaren Eguna ospatzeko erreferentziatzat. Eta aurtengoa ospatzeko, hain zuzen ere Jean Georges Noverren lan ezagunena, "Lettres sur la Danse et les ballets" liburua eskaintzen dizuegu jarraian.

Gehiago irakurri

ADDEk AlhondigaBilbaon ospatuko du Dantzaren Nazioarteko Eguna

ADDEk AlhondigaBilbaon ospatuko du Dantzaren Nazioarteko Eguna

ADDE 2014/04/25 22:35

2014ko Dantzaren Nazioarteko Egunak dantzaren elkarteek eta euskal sortzaileek egiten duten lana izango du ardatz. ADDEk 2009tik egun hau ospatzen du dantza kaleratzen eta AlhóndigaBilbaon egingo du lehen urtez. AlhóndigaBilbaok arte biziak estrategikotzat hartzen ditu eta artisten eta ikusleen artean hainbat esperientzia sortzea lortzen dituzten ekimenak bultzatzea du helburu. Dantzaren Nazioarteko Egunaren ospakizuna arratsaldeko 18.00etan hasiko da Arriquibar plazan bertan egingo den flashmob-arekin. Ospakizunak AlhóndigaBilbaoko atarian jarraipena izango du irakurriko den manifestuarekin eta dantza librea eta musikaren erakusketa batekin.

Gehiago irakurri

Iruñeko dantzarien II. topaketa Sanduzelaiko jaietan

Iruñeko dantzarien II. topaketa Sanduzelaiko jaietan

Dantzan 2014/04/25 13:16

Bihar, larunbata, apirilak 26, Irudamak (Iruñeko Dantzarien Mahaia) antolatutako bigarren topaketa ospatuko da. Goizeko 11:00etan Karrikagunetik abiatuko dira kalejiran, eta O parkean dantza jaialdia egingo dute eguerdian. Arratsaldean dantzaldia izango da bertan.

Gehiago irakurri

Kukaik arrakasta itzela izan du Bogotan

Kukaik arrakasta itzela izan du Bogotan

KukaiDantzaKonpainia 2014/04/23 10:54

Kukai Dantza Konpainia itzuli da Kolonbian egindako biratik. Aste batean hamar emanaldi eskaini ditu FITB (festival iberoamericano de Teatro) jaialdiaren kontestuan. Eta arrakasta izugarria eskuratu du bertan egindako emanaldi guztietan. Publiko, prentsa eta profesionalen artean harrera ezin hobea izan dute Kukairen ikuskizunek. Bereziki esanguratsua izan zen Independentziaren Parkean, azken egunean egindako emanaldia. Anfiteatroa jendez gainezka zela, publikoa zutik, txalo zaparrada izugarriarekin agurtu zuten jaialditik Errenteriako Dantza Konpainia.

Gehiago irakurri

Dantzaren 2014ko Nazioarteko Eguneko Mourad Merzoukiren mezua

Dantzaren 2014ko Nazioarteko Eguneko Mourad Merzoukiren mezua

Dantzan 2014/04/15 08:45

Apirilaren 29an, Jean-Georges Noverreren jaioteguna gogoan hartuta, ospatzen da Dantzaren Nazioarteko Eguna. 2014ko Dantzaren Egunerako, Mourad Merzouki (Lyon, 1973) koreografo eta dantzariak idatzi du Dantzaren Eguneko mezua. Hona:

Gehiago irakurri

XII. ‘Dantza Sariak Amaya Lubeigt eta Irurzun del Castillo anai-arrebentzat

XII. ‘Dantza Sariak Amaya Lubeigt eta Irurzun del Castillo anai-arrebentzat

Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartea 2014/04/14 18:15

2014’ko Ibilbide Artistikoaren Saria Tatiana, Mikel eta Xabier Irurzun del Castillo baterako eran izango da. Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak ‘Dantza Sariak’ izeneko ekitaldiaren hamabigarren aldia egingo du, Donostiako Udalaren Batzar Aretoan. Apirilaren 26an, larunbata, arratsaldeko 17,00etan, emango ditugu aipatutako sariak eta UNESCOk jai horren inguruan idatzitako adierazpena irakurriko da. Sarrera dohainik.

Gehiago irakurri

Dantza, jolasa eta sariak

Dantza, jolasa eta sariak

Bagera eta Donostiako Udaleko Musika eta Dantza Eskola 2014/04/14 11:55

Bestetan bezala, Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak eta Udaleko Musika eta Danza Eskolak antolatuta, maiatzaren 17an erromeria izango da arratsaldeko 18'30etan, Donostiako Konstituzio Plazan. Beti bezala, jendeak dantzan aritzea eta ongi pasatzea izango du helburu.

Gehiago irakurri

Publikoak aztergai Dantzagunearen II. Jardunaldian

Publikoak aztergai Dantzagunearen II. Jardunaldian

Dantzan 2014/04/10 18:20

Datorren apirilaren 28an, Dantzaren Nazioarteko Egunaren bezperan, ospatuko da Errenterian, Gipuzkoako Dantzagunearen II. Jardunaldia. Dantza eremuan publikoei buruz hitz egiteko hiru une proposatzen ditu Dantzaguneak, dantza heziketa bizialdi osoko jarduera moduan ulertuta.

Gehiago irakurri

Kukai dantza konpainiak  hamar emanaldiko bira Kolonbian

Kukai dantza konpainiak hamar emanaldiko bira Kolonbian

KukaiDantzaKonpainia 2014/04/09 13:30

Kukai Dantza Konpainia Kolonbian izango da datozen egunotan. Izan ere, bi urtean behin ospatzen den FITB (Festival Iberoamericano de teatro de Bogotá) jaialdian parte hartu eta hamar emanaldi eskainiko ditu, apirilaren 10etik 14ra bitartean.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak