Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Pierra Aguer, "Garat", Basaburian Arhanen bizi den Ziberuko dantzez mintzo

Pierra Aguer, "Garat", Basaburian Arhanen bizi den Ziberuko dantzez mintzo

Kuarrenta 2014/05/22 12:25

"La Danse Basque" (1981) liburuan argitaratu zen Pierra Ager "Garat Arhan" dantzari, dantza-maisu eta atabalari zuberotarrari Thierry Truffaut eta Errekaret apaizak egindako elkarrizketa hau. "Un temoignage: M. Aguer-Garat (danseur souletin)" izenburuarekin argitaratu zen, eta bertan Zuberoako dantza eta dantzariei buruzko hainbat kontu interesgarri kontatzen ditu.

Gehiago irakurri

"Five Days to Dance" filma ikusteko gonbidapena

"Five Days to Dance" filma ikusteko gonbidapena

DSS2016 2014/05/22 04:20

Donostia San Sebastian Europako Kultur Hiriburutza 2016-ek gonbidatu nahi zaituzte, Donostia Kultura eta Udaleko Hezkuntza Atalaren lankidetzarekin, “Five Days to Dance” dokumentalaren aurre estreinaldira, ekainaren 4ean, asteazkena, arratsaldeko 19:30etan Donostiako Antzoki Zaharrean izango dena. Sarrera doakoa izango da.

Gehiago irakurri

Sortutakoak tradizionala deialdia ireki du Dantzaguneak

Sortutakoak tradizionala deialdia ireki du Dantzaguneak

Dantzan 2014/05/20 14:45

Dantza garaikidean egiten den eran, dantza tradizionalean ere sorkuntza proiektuak babesteko deialdia da Sortutakoak tradizionala izenekoa. 2012an Beasaingo neskatxen esku-dantza eta 2013an Andoaingo Axeri-dantza izan dira deialdi honetan babestutako proiektuak. Proposamenak aurkezteko deialdia ekainaren 30erarte dago irekita. Hona hemen deialdiaren argibideak eta baldintzak:

Gehiago irakurri

Kastañoseko Euskal Jaia

Kastañoseko Euskal Jaia

Salbatzaile Dantza Taldea 2014/05/20 07:25

Berriz ere, 2014ko Kastañoseko Euskaljaia heltzera dator. Aurten maiatzaren 30, 31n eta ekainaren 1ean izango da. Programa igortzen dizuegu. Ikusiko duzuenez, gauza batzuk guztiz zehaztu barik daude. Laster bidaliko dizuegu kartel eta programa ofiziala.

Gehiago irakurri

Kukai dantza konpainia saritu dute Leioako Umore Azokan: Euskadiko ikuskizun onena

Kukai dantza konpainia saritu dute Leioako Umore Azokan: Euskadiko ikuskizun onena

KukaiDantzaKonpainia 2014/05/19 15:20

'Gelajauziak' ikuskizunak modu ezin hobean abiatu du bere ibilbidea. Kukai Konpainia eta Cesc Gelabert koreografoa batu dituen ikuskizuna ostiralean estreinatu zen Leioako Kaleko Artisten azokan, eta jaialdi berean Saria eskuratu du. Epaimahaiak modu honetan arrazoitu du Kukairi emandako Saria: "Herri‐dantzen 
bilakaeratik 
abiatuta, 

mundu
 estetiko 
ezagunen
 garapenean 
aurrerapausua 
lortu 
dutelako,
 dimentsio
 unibertsaleko 
proiekzio
 artistikoa 
lortuz."

Gehiago irakurri

Hondarribia Dantzan

Hondarribia Dantzan

Eder Valladares 2014/05/19 13:07

Hondarribia dantzan, hezkuntza ikuspegia zein alde ludikoa barneratzen dituen dantzaren eta oro har folklorearen inguruko festa dugu. Hondarribia dantzan, Kemen dantza taldearen helburu nagusienekin bat eginez, bailaran dantzaren zabalpena bultzatzeaz gain euskal kultura dantzatuaren alde lan egin ahal izateko bidea ere bada. Aurreko zazpi edizioetan bezala, ildo nagusi bati jarraiki antolatu dugu Hondarribia dantzan, aurtengoan hain zuzen ere MUSIKA izango da ardatz; dantzarako musikaren esparru zabala eta gure herrian dugun aberastasuna plazaratu nahi ditugu.

Gehiago irakurri

'Gelajauziak' ikuskizun berriaren estreinaldia

'Gelajauziak' ikuskizun berriaren estreinaldia

KukaiDantzaKonpainia 2014/05/16 15:55

Elementu berri eta berezi ugarirekin zipriztindutako proiektua aurkezten du Kukai Dantza Konpainiak. Kalea du abiapuntu, eta plaza izango du elementu guztien bilgune. Kukai Konpainiak eta Cesc Gelabert koreografo handiak herri dantzei begirada berri bat emateko batu dituzte indarrak. Haren lekuko eta zelatari Néstor Basterretxea artista handiaren 'Akelarre' eskultura. Izan ere, eskultura ikusgarri horren inguruan eraiki bait dute koreografia.

Gehiago irakurri

Dantza Hirian jaialdiak 7. aterpean programaren deialdia egin du

Dantza Hirian jaialdiak 7. aterpean programaren deialdia egin du

Dantza Hirian 2014/05/15 12:06

Dantza Hirian, hiri-paisaietako mugaz haraindiko dantza-jaialdia, irailean egingo da Baiona-Donostia Eurohiriko zenbait herritan, eta horrekin batera, Aterpean izeneko artista egoiliarren programaren 7. deialdia zabaldu du. Gaur egungo dantza-ikuskizunen sormena, ikerketa eta zabalkundea sustatzeko helburuz, eta publiko desberdinak sorkuntza-prozesura hurbiltzeko xedez, dantzaren eremuan lan egiten duten artistei zuzendua dago programa hau, baita beste arte-diziplina batzuetatik dantza erreferentzia gisa darabiltenei ere, betiere beren lanak hiri-espazioetako sorkuntzara bideratuak badaude.

Gehiago irakurri

Paloteadoen Topaketa larunbat honetan Corellan

Paloteadoen Topaketa larunbat honetan Corellan

Tambarria Kultur Elkarteak eta Nafarroako dantzarien Biltzarrak, Corellako udala eta Nafar Gobernuaren laguntzarekin, Erriberako Paloteadoen topaketa antolatzen dute. Jaialdian Ablitas, Fustiñana, Murchante eta Tuterako makildantzariek parte hartuko dute. Maiatzaren 17an Erriberako Paloteadoen ordezkariak Corellan bilduko dira.

Gehiago irakurri

Bizkaiko Dantzari Eguna 2014 Elorrion

Bizkaiko Dantzari Eguna 2014 Elorrion

Dantzan 2014/05/14 17:50

Igande honetan, maiatzaren 18an, ospatuko da Elorrion Bizkaiko Dantzari Eguna. Bizkaiko 75 dantza talde inguruk parte hartuko dute Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak antolatutako ekitaldian. Goizean kalejira eta dantza talde guztiek batera egingo dituzte dantzak eta arratsaldean erromeria izango dute. Hona egitaraua:

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak