Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Mikel Laboa Katedraren 2014ko deialdiak argitaratu dira
Euskal musika, dantza eta bertsolaritzari buruzko ikerketak burutzeko zenbait deialdi egin berri ditu Mikel Laboa Katedrak. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko lankidetzari esker sorturiko Mikel Laboa Katedraren helburu nagusia euskal arteari buruzko ikerke...
Emakumeek eta gizonezkoek mutil-dantzak elkarrekin dantzatu dituzte Iruritan
Iruritako Xalbatore festak hasi dira Baztanen, eta bi urtez Iruritako festetan mutil-dantzarik egin gabe pasa ondoren, ikusmina zen ea aurtengoan zer gertatuko den ikusteko. Bart egin da lehen mutil-dantza saioa Iruritako plazan eta liskarrik gabe, emakume eta gizonek elkarrekin dantzatu dituzte mutil-dantzak.
"Nundik Nora" ikuskizuna estreinatuko du Maritzulik ekainaren 20an Hendaian
Jon Iruretagoienak eskainitako hitzaldi-dantzatua ikuskizun bihurtu du Maritzuli konpainiak, eta datorren ekainaren 20an, Hendaiako Mendi Zolan egingo du estreinaldia. Hamabi dantzarik lagunduta, Zuberoako dantzen aurrekari historikoak agerian jartzen ditu ikuskizunak, hitzak eta dantzak uztarturik.
Dantza mugimenduaren pedagogia Aiko taldearekin
DantzaBiz Bizkaiko dantza etxeak antolatuta, dantza mugimenduaren pedagogia ikastaroa eskainiko du Aiko taldeak datozen ekainaren 13an eta 20an Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren egoitzan. Mugimendua, erritmoa, suspensioa, azentoa, konpasa eta oro har musika, erritmoa eta egitura lantzeko gonbidapena da ikastaroa.
Antonio Arraiza, 100 urte bete zituela ospatzeko aurreskua dantzatu zuen fraidea
Azken egunotan zenbait komunikabidetan argitaratu da honako argazki bitxi hau. EFE berri agentziak 100 urte bete ditu, eta hori ospatzeko zenbait erakusketa eta ekitaldi burutu ditu, eta erakusketa horietako batean honako argazkia ageri da. Errenterian, 1992. urtean egindako argazkia da, eta irudian ageri dena Antonio Arraiza da, 100 urteko gizona bere urtebetetze berezia ospatzeko zer, eta aurreskua dantzatzen ageri dena.
Kabalkada-zintzarrotsak Urruñan ekainaren 7an eta 15ean
Urteterdiko prestaketa lanen ondoren bertan da Kabalkada-zintzarrotsak jendaurrean eskaintzeko unea Urruñan. Hazia eta Berttoli elkarteek koordinatuta, eta Gerard Urrutia eta Zelin Duperou gidari direla, 200 partaide inguruk parte hartu du ekimenean: dantzariak, kantariak, musikariak, aktoreak, jantzigileak, e.a.
Metodo Verdini metodoa
Verdini Dantza Taldeak “Método Verdini Metodoa” ikuskizun berriaren aurrestreinaldia aurkezten du. Beronen asmoa ordu batean zehar Verdini-ren funts guztia biltzea da. Isabel Verdini koreografoak bi hamarkada baino gehiago daramatza ezgaitasunen bat duten pertsonen integrazioagatik dantzaren bidez lan egiten. Oraingo honetan, bere metodologia guztia kontatzen du berau ikuskizun bihurtuz: beroketa ariketetatik hasi eta erdiko lanetatik jarraituz, azkeneko helburua lortu arte, hau da, emanaldi oso bat. Guztia Verdini Dantza Taldea osatzen duten artistek kontatua/dantzatua.
Alkartasuna euskal dantza taldearen emanaldi berezia larunbatean
Alkartasuna euskal dantza taldeak berrogeita hamar urte betetzen ditu aurten. Hala nola, urtero maiatzeko azken larunbatean egiten duten aurkezpena berezia bilakatu dute. Hilaren 31ean izango da, larunbat honetan, eta taldetik pasa diren ia 100 pertsonek parte hartuko dute emanaldian.
Amets Bidek, 50. urteurrenean ametsetako bat bete zuen
500 dantzaritik gora elkartu ziren igandean Amets Bideren 50. urteurrena ospatzeko III. Dantzari Egunean Ordizian.
Dantzategia 2.0 auzoarekin dantzatzen
Koreografia: GIDARIAK. Koreografoa: Jone San Martin Dantzariak: Dantzaz Konpainia. 2.0 Dantzategiaren bidez Dantzaz Konpainiak eta Donostia Kulturak bat egiten dute lurralde bati (Donostiako Egia auzoa) eta bertako herritarrei loturiko sorrera koreografikoko prozesu bat garatzeko.
Dokumentuaren akzioak