Dokumentuaren akzioak
Albisteak
San Juan bezperako soka-dantza, astelehenean, Iruñean
Iaz ekindako bideari jarraikiz, heldu den astelehenean, ekainak 23 eta San Juan bezpera, soka-dantza eginen dugu Iruñeko Arriasko plaza zen lekuan, (Arrotxapeko zubi ondoan). Arratsaldeko 19:00etan San Juanen kantaita abestuko dute neskek eta ondotik, ttunttuneroen doinuari segika, soka-dantza ehu...
Gaztemundu eta Dantzan Ikasiren ikastaro eskaintza
Dantzan Ikasiren bidez Gaztemundu programarako antolatutako hainbat ikastarotan parte hartzeko aukera izango da uztailean. Euskal diasporako 25 dantza irakasle Euskal Herrira etorriko dira uztailean hamabost egunez euskal dantza tradizionalean ikastaro trinko bat jasotzera. Eusko Jaurlaritzaren Gaz...
Dantza sustatzeko Jaurlaritzaren 2014ko diru-laguntza deialdia
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak ireki berri du 2014 urtean dantza sustatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea. Deialdiaren arabera laguntzen gehienezko diru-zenbatekoa 400.000 euro izango da, 2013an baino 100.000 euro gehiago. Koreografia sorkuntza, dantza konpainiak sendotzea, dantza-lanen ekoizp...
Udako dantza ikastaroak Gipuzkoako Dantzagunean
Dantzaguneko Udako Dantza Ikastaroen inskripzio epea ekainaren 2an hasiko da. Kurtsoak ekainaren 30etik uztailaren 11ra arte ospatuko dira Errenteriako Dantzaguneko instalazio berrietan. Sophie Sarrote dantza klasikoan eta Iratxe Ansa dantza garaikidean izango dira Gipuzkoako Dantzagunean egingo...
Lokal berria atondu dugu datozen 20 urteetarako
Sei hilabeteko auzolanaren ondoren, pasa den ostiralean zabaldu genizkion ateak lokal berriari. Eragile zein udaleko ordezkariekin batera, Udaberrirentzat ezinbesteko izan diren aurreko belaunaldietako kideak ere gonbidatu genituen. Pozgarria izan zen, oso, jendearen irribarreak ikustea. Agurrar...
Soka-dantza estreinatuko dute Argentinako Cordoban San Joan ospatzeko
Eredu tradizionalean oinarrituta, baina musika eta koreografia berriekin estreinatuko dute Argentinako Cordoban San Joan-etako soka-dantza. Noé Fernandez -ek kontatu digunez Tapa-tapa taldean sortu zen ideia, izan ere talde horretan Euskal Herriko eta nazioarteko herri dantzen inguruan ikerketak,...
Dantza talde eredu baten bila
Dantza taldeak bidegurutzean somatzen ditudan honetan, haietako askok aurreko mendearen bukaeran indartu eta finkatu ziren erreferentziak gidari dituztela eta berriak sortzeko ahaleginean, etorkizunerako baliagarri izango den erreferentzia-sistema baten bila abiatu naiz artikulu honetan. Azken berrogei urteetan eman diren aldaketei erreparatu eta gero, taula batean eredu bat proposatu dut, oso goi-mailakoa, alegia zehaztasunetan batere sartu gabe, hausnarketa bidean dauden taldeentzat baliagarri izango den esperantzan. Hiru ardatz ditu teorizazioak: dantza-irakaslearen inportantzia taldean; dantzarako eta zuzenean jotzen duten musikarien aportazioa; eta taldearen izaera herriko foklorearen baitan, kalerako nahiz plazarako bokazio nabarmenez. Dena dela, eredua huts-hutsean baino, haren inguruko hausnarketa da bilatzen dudana; horretarako, gertuan ikusi eta bizi izan ditudan gertakariak hartu ditut aintzakotzat.
dantza.eus domeinua izango dugu
PuntuEus fundazioak .eus domeinua izango duten 91 aitzindariak izendatu ditu, eta horien artean dantzan.com-ek eskatutako dantza.eus dago. Ekainaren 21ean aktibatuko dira .eus lehen domeinuak. 'n' gabe? Bai, begi zorrotza duzuenak ohartuko zineten, dantza.eus idatzi dugula, eta ez dantzan...
Garazitik Korteseraino 700 dantzari baino gehiago bilduko ditu Nafarroako dantzari egunak
Hogeita hamasei dantza talde bilduko dira Sakanako herrietan, Lekunberrin eta Irurtzunen larunbat honetan. Ekainaren 14an, 25. Urteurrena ospatzen ari den Orritz dantza Taldeak eta Nafarroako Dantzarien Biltzarrak antolatutarik, eta Olazti, Altsasu, Lakuntza, Etxarri-Aranatz, Uharte-Arakil,...
San Martin Ezpata-dantza Kofradiaren sorrera ekitaldia egingo da ostiralean
San Martin Ezpata-dantza 2014ko azaroaren 11an estreinatuko da Biarritzen eta ezpata-dantza hori plazaratzeaz arduratuko den kofradiaren eratze ekitaldia ospatuko da ostiralean, ekainaren 13an, Baionan. Maritzuli konpainiaren ekimenez, eta Lapurdiko zenbait dantza taldetako kideen parte hartzeareki...
Dokumentuaren akzioak