Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Gaztemundu dantzan 02: Lesakan San Fermin egunean
Uztailak 7, San Fermin, eta Gaztemundu 2014 taldea Lesakan, bertako dantzak, bere egunean eta bertako dantzarien eskutik ikusten. Pozez gainezka ibili dira diasporako dantza irakasleak. Ez da harritzekoa, Lesakako San Fermin eguna euskal tradizio koreografikoen artean ederrenetarikoa izatea...
Erre ditugu zaharrak, ekarri berriak
Astelehenean, Sanjoan bezperan, gure neskatxa dantzariek aurtengo udari ongietorria eman zioten beste behin. Giro euritsua izanagatik, bi esku-dantzak osatu ahal izateko tartea bilatu behar izan genuen, eta baita aurkitu ere. Arratsaldean Igartzan, eta gauean Barrendaingo plazan. Hauek osatu zut...
Gaztemundu dantzan 01: Aurkezpena eta Lesakako dantzen ikastaroa
Martxan da Gaztemundu 2014 programa. Diasporako 25 euskal dantzako irakasle Euskal Herrian dira euskal dantzen ikastaro trinkoa jasotzeko prest. Eusko Jaurlaritzaren kanpo harremanetako sailak antolatzen du Gaztemundu programa, eta mundu zabalean euskal etxeetan jarduerak sustatzen eta dinamizatzen...
Dantza Plazetan udal programak lau dantza erakustaldi eskainiko ditu uztailean, Arriaga plazan
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak domeka honetarako programatu du lehenengoa, arratsaldeko zazpietatik aurrera, eta gainontzekoak hurrengo zapatuetan egingo dira, ordu berean, Bizkaiko, Nafarroako, Zuberoko, Arabako eta Gipuzkoako dantza tipikoez gozatzeko aukera izango da, ohiko jota e...
Maritzuli-ren Nundik Nora ikuskizuna Hondarribian, uztailaren 8an
Datorren uztailaren 8an, asteartean, arratsaldeko 20:30etan, Hondarribiko Itsas Etxean , Maritzuli konpainiaren Nundik Nora ikuskizun berria ikusteko aukera izango da, euskarazko estreinaldia izango baitu hain zuzen ere. Maritzuli konpainia eta Jon eta Claude Iruretagoiena-ren eskutik, Nundik Nora...
Dantzari erraldoiak Loinatzetan
Jakina da Beasaingo Loinatz jaietan dantzak eta dantzariek daukaten protagonismoa. Eta protagonismo hori, aurten are gehiago "erraldoitu" da: herriko erraldoi eta buruhandien konpartsak bi kide berri estreinatu bait ditu, Igartzako ezpata-dantzaria eta Sanjoanetako neskatxa dantzaria. Badira...
Santutxuko maskaradak Zalgizen eskaini dira
Urduritasuna eta emozioa, biak zituzten berekin Gaztediko kideek Zuberoan eskainitako maskaradetan. Lehen aldiz hegoaldeko talde batek Zuberoan eskaini ditu maskaradak. Bizkaian egindako maskaradetan bizkaieraz mintzatu baziren, Zuberoan zubereraz eman dituzte pheredikuak eta horrek erronkaren ta...
Barbau hamalau ikusgarria estreinatuko da asteburuan Ozazen
Hebentik kolektiboak antolatuta, eta Dominika Rekalt Ttittika-ren gidoiarekin, dantza, kanta eta antzerkia oinarri dituen Barbau Hamalau ikuskizuna estreinatuko da asteburu honetan Zuberoan, Ozazen. Pastoral eta maskaradetako adierazpen moldeak darabiltza ikuskizun honek, baina modu askean eta ge...
Ballet asteburua Biarritzen
Gipuzkoako Dantzagunearen webgunean irakurri dugunez, a steburu honetan, uztailaren 5ean eta 6an, Biarritzen Malandain Ballet Biarritz-ek, Okzitaniako Tolosako Capitolio Balletak eta Bordeleko Opera nazionalaren Balleta harrera egingo die eta elkarrekin zenbait ekimen burutuko dituzte. Hiru koreogr...
Dantza: gorputza, mugimendua, irudimena eta kontzientzia
UEUren 42. Udako Ikastaroen barne zure interesekoa izan daitekeen ikastaro baten berri emateko idazten dizugu: Ikastaroa: Dantza: gorputza, mugimendua, irudimena eta kontzientzia. Baiona, Uztailak 9-11 Helburuak: Norberak bere gorputzarekiko eta mugimenduarekiko duen kontzientzia gara...
Dokumentuaren akzioak