Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Gaztemundu dantzan 06: Xemeingo Arretxinagatik Bilboko Arriagara
Karmen festetan nahikoa lan ez, eta bezperetan dantzan jarri ditugu Markina-Xemeingo Zerutxu taldeko dantzariak Gaztemundutarren bisita dela eta. Felipe Amutxastegik, Zerutxu taldeko bultzatzaile nekaezina zain geneukan Xemeingo parrokiaren atarian. Elizaren eta handik abiatzen zen San Migel egunek...
Amurrioko XLXI. Fandango eta Arin-arina eta Aurresku txapelketa
Amurrioko jaiak direla eta, Amurrioko XLIX. Fandango eta Arin-arin eta Aurresku txapelketa antolatu du San Roken abuztuaren 16rako Aiara Dantza Taldeak Amurrioko udalaren laguntzaz. 12:30ean emango zaio hasiera txapelketari, lehenik aurreskuak (Desafioa, Pasamanosa, Zortzikoa eta Kontrapasa) et...
Gaztemundu dantzan 05: urratsak, aldairak eta dantzak Gipuzkoako tradizioan
Bosgarren atalak Gipuzkoan tradizioz iritsi zaizkigun urratsak eskaini dizkigu, haiekin sortutako aldairak eta hauek elkarren atzean ordena jakin batean emanik osatzen dituzten dantzak, jakina. Hain zuzen, Iztuetatik Olanora, Pujanatarrenetik igaro eta Gordejuela abizenen tradizioak gaur egunera ir...
Koldo Zabala dantzari, dantza-maisu eta koreografoa hil da
Oldarra baletean dantzari eta zuzendari aritutako Koldo Zabala uztailaren 13an hil da 79 urte zituela. Euskal Kultur Erakundearen bidez izan dugu albistearen berri. Getxon jaio zen 1935eko abenduaren 21ean, eta urtebete egin baino lehen Biarritzera lekua-aldatu zen familiarekin gerra zibiletik ihes...
40. Nazioarteko Folklore Jaialdia ospatuko da aurten Portugaleten
Txina, Costa Rica, Ipar Osetia, Polonia, Hego Afrika eta Jaca izango dira aurtengo Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdian euskal ordezkariekin batera. Uztailaren 21ean izango da inaugurazio ekitaldia eta 24an amaiera jaialdia. Portugaletez gain beste hamaika herritara iritsiko dira Portugalet...
Nazioarteko Folklore Jaialdia Pasai Antxon
Musika, dantza, kultura, harremanak... Uztailaren 17tik 20ra Nazioarteko Folklore Jaialdia antolatu du Pasai Antxoko Alkartasuna euskal dantza taldeak. 50.urteurrena aitzaki hartuta eta beste herrialdeetako kulturekin harremanak estutu nahian, folklore jaialdia bultzatu dute asteburu honetarako. He...
Gaztemundu dantzan 04: soka-dantza Lehendakaritzan
Gaztemunduko parte hartzaileei harrera eskaini zien Lehendakariak uztailaren 9an. Gazteizen, Lehendakaritzan bertan bildu eta elkarrekin solasteko aukera izan zuten. Ekitaldian soka-dantza egiteko asmoarekin, soka-dantza prestatzen aritu ziren diasporako dantza irakasleak goiz partean. Soka-dant...
Gaztemundu dantzan 03: Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara
Maritzuli konpainiako Jon Iruretagoiena eta Claude Iruretagoiena dantza-maisuen eskutik, egun bete eta mamitsua bizi izan dugu, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako dantzen inguruko xehetasunak landuz, Lau urrats eta kitto! dantzaren irakaskuntzarako sistema pedagogikoa ezagutuz eta Nundik N...
Dantzagunea kudeatzeko lehiaketa deialdia egin du Gipuzkoako Foru Aldundiak
Uztailaren 3an argitaratu du Gipuzkoako Foru Aldundiak Dantzagunea kudeatzeko lehiaketa deialdia. Lizitatzeko gehieneko prezioa 129.753 Euro (+BEZ) da, eta kontratua eskuratzen duenak bere ardurakoak izango ditu " Gipuzkoako Dantzagune ko espazioak eta erabiltzaileentzako zerbitzuak kudeatzea et...
Elgoibarko Nazioarteko XXVIII. Folklore Jaialdia
Datorren uztailaren 24an, Elgoibarko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren 28. edizioa ospatuko dugu. Urtero bezala, Portugaleteko Elai Alai taldearekin elkarlanean egiten dugun jaialdia da honako hau. Olaizaga kiroldegian izango da gaueko 22:30ean eta aurten bada berrikuntza bat, izan ere aurtengo jaia...
Dokumentuaren akzioak