Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Bilboko Dantzaldia 15. ediziora iritsi da
Hasiera batean dantza garaikideari begira, ondoren estilo guztietara irekia, Bilboko Dantzaldia programak hamabosgarren ekitaldia izango du aurtengoa. Caroly Carlson sortzaile entzutetsuearen ibilbide luze eta trinkoa omenduz ospatuko du urteurrena Dantzaldiak. Carlson 1971an Europara iritsi zenea...
Zorionak Guilcher jauna zure 100. urtebetetzean!
Gaur, euskal dantzaren ikertzaile handienetako batek, Jean-Michel Guilcher-ek 100 urte bete ditu. Zorionak!!! Bretoia da Jean-Michel Guilcher, Saint-Pierre Quilbignon-en jaio zen 1914ko irailaren 24an. Etnologia ikasketak egin zituen eta Frantziako dantza tradizionalak izan ditu ikergai bizi osoan....
San Fermin Aldapakoaren Ezpata-dantza, seigarrenez, heldu den igandean
Denbora gero eta azkarrago doan sentsazioak harrapatuta gauzka, ikusirik zeinen azkar heltzen den iraileko azken asteburua, urtetik-urtera. Oraindik gogoan ditugu iazko Ezpata-dantzaren ostean arropa eranzten ari gineneko uneak eta kasik berriz ere janztekoa heldu da. Enpin! Heldu den igandean, ...
Aiko taldearen 'Dantzaldi Ibiltariak' hazten jarraitzen du, eta zazpigarren edizioan unibertsitateraino eramango du dantza tradizionala zabaltzeko bere lana
UPV/EHUren Abandoibarrako Bizkaia Aretoan, 2014-2015eko Dantza Ibiltariko dantza ikastaroa egingo da, astelehenez, urritik ekainera bitartean. Eta abenduan, familientzako dantza ikastaroa. AIKO Taldearen eta UPV/EHUren arteko akordioaren barruan, Irakasle Eskolako Graduko ikasleei zuzendutako mint...
Fandango eta jota izango da Herri Uzta 2014 jaialdiaren ardatza
Urriaren 9tik 12ra ospatuko da Herri Uzta jaialdia Errobiko eskualdean, dantza, kanta eta musika, tradizioa eta sorkuntza uztartuz ohi bezala. Uztaritzen, Kanbon, Ezpeletan, Basusarrin eta Arrangoitzen, izango dira ekitaldiak, azken honetan ospatuko den Mutxiko Egunarekin borobilduz egitaraua. Na...
San Bartolome eguneko soka-dantzak 50 urte
Beti izan ohi da hunkigarria eta dotorea San Bartolome eguneko soka-dantza, baina urteurrenek batetik, eta aurreskulari eta atzeskulariaren erreleboak bestetik sinbolismoz blaitu zuten aurtengoa. Guztiz eder, hortaz, Elgoibarko plaza, eguraldia ere lagun. Izan ere, alde batetik 80. soka-d...
Itziar Mendizabal, Euskaldunak eta Dantza 10. jaialdiko izar nagusia
Hilabete falta da Euskaldunak eta Dantza 10. Jaialdirako. Itziar Mendizabal (Hondarribia, 1981), Londresko The Royal Ballet-eko lehen bakarlaria izango da jaialdiko izar nagusia. Prix Benois de la Danse-rako — dantzaren Oskarra —hautagai izendatua 2009an eta munduko bost konpainia garrantzitsu...
Urraska, dantza-jauzien diskako doinuak sarean jarri ditu Aiko taldeak
2010. urtean aurkeztu zuen Aiko taldeak Urraska: dantza-jauziak Sagasetaren bidetik izeneko CD-DVD-liburua. 25 dantza-jauziren musika eta partiturak batzen zituen argitalpen horrek, bideo eta argibide, eta jauziak markatzeko urrats liburuskarekin batera. Argitalpena agortua dago, eta bertan jas...
II. Bizkaian emakumeak dantzari
Datorren larunbatean, irailaren 20an Bizkaiako Emakume Dantzarien 2. edizioa ospatuko da. Ekitaldia arratsaldeko 18.30etan hasiko da Durangoko Ezkurdi plazan (Andra Mariko elizpean eguraldiak ez badu laguntzen). Durangoko Txoritxu Alai eta Tronperriko dantza taldeen antolakuntzarekin, Durangalde...
Begoña, Gesaltza, Deba, Olite, Donibane Lohizune eta Altzürüküko dantzak Basauriko Dantza Agerketan
Asteburu honetan ospatuko da Basaurin 42. Euskal Herriko Dantza Agerketa. Larunbateko ekitaldia, Bizkotxalde parkean (euria balitz Sozial Antzokian) honako taldeak arituko dira tokian-tokiko dantzak eskaintzen: Beti Jai Alai (Bilbo, Bizkaia): Begoñako ezpata-dantza eta soka-dantza ...
Dokumentuaren akzioak