Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Gaur da gure eguna! Zorionak dantzazale!
Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzen da gaur, apirilak 29. Aurtengo Dantzaren Eguneko mezuan Israel Galvan-ek idatzitako azken hitzak ekarri nahi ditugu hona: "...eman diezaiogun festari amaiera, dantza dezagun denok batera, dantza daigun bonbazia handian Béjartek egiten zuen bezala, dantza dezagu...
San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantza, animatuta
Gure taldean artista bat baino gehiago dugu, dantzan ez bada, bestela. Esate baterako, hona Aitor Razkin-ek San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantzako Bandera-arbolan oinarrituz egin duen animazio (motx, baina) ederra! ...
Nazioartean dantza-birak egiteko Etxepareren diru-laguntza deialdia irekita
Atzerrian dantza birak egiteko diru-laguntzen 2015eko deialdia ireki du Etxepare Euskal Institutuak. Laguntza jasotzeko, 2015 urtean zehar atzerrian gutxienez hiru tokitan emanaldi bana egitea eskatzen da besteak beste. Orotara, 29.000€ banatuko dira deialdi honetan eta eskaerak aurkezteko ep...
Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak Azkuna Zentroan ospatuko du Dantzaren Nazioarteko Eguna
Dantzaren Nazioarteko Eguna apirilaren 29an izango da ADDEk 2009tik egun hau ospatzen du dantza kaleratzen eta Azkuna Zentroan egingo da bigarren urtez. Azkuna Zentroak arte biziak estrategikotzat hartzen ditu eta artisten eta ikusleen artean hainbat esperientzia sortzea lortzen dituzten e...
Dantza Coliseoan: Iker Gomez: Sylphides Pi Cia, El bosque del beso
2015eko maiatzaren 1ean, 20:30etan, Eibarko Coliseo Antzokian. Sarrera 7 € Muxuen metafora inspiraziotzat hartuta El bosque del beso ikuskizuna dakarkigu Iker Gomezek Coliseo antzokira. Elkar muxukatzen duten gorputzek, Marylin Monroek, dantza egiten duten ahoek, eta Besame mucho abestiaren 7...
Iruñeko dantzarien III. topaketa, maiatzaren 1ean, Txantrean
2013an hasi zen Iruñeko dantza taldeak bere baitan biltzen dituen Iruñeko dantzarien mahaia (Irudama) dantzarien topaketa antolatzen. Urtero hiriko auzo ezberdin batean antolatzeko ohitura hartuta, Alde Zaharra eta Sanduzelai-ren ondotik, aurtengoa Txantrean izanen da maiatzaren 1ean, bertako fes...
Durangaldeko dantzen ikastaroa Bilbon Bizkai Elkartearen eskutik
Durangaldeko dantzen inguruko XIV. ikastaro trinkoa antolatu du Bizkai Euskal Folklor Elkarteak maiatzerako. Sabin Egiguren Apraiz izango da dantza-maisua. Hauek ikastaroaren inguruko datuak: Durangoko Merindadeko Folklorearen XIV. ikastaroa: Dantza irakaslea. Sabin Egiguren Apraiz. Ika...
Kukai finalista Max sarietan
Kukai konpainiaren bi hautagaitza Max sarietako finalena izango dira. Martxoan aurreratu moduan, bost izendapen jaso zituen Kukaik, eta haietako bi kategoriatan lortu du saria jasotzeko aukera; dantza interprete talde onenaren kategorian eta ikuskizun eszenikorako musika-konposizio onenaren kategor...
Arregi, Urbeltz, Zabaleta, Arrieta eta Filgueira 2015eko Gipuzkoako Dantza Sariak
Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak ematen dituen Dantza Sarien 13. edizioan Aitor Arrieta, Asier Zabaleta, Merche Filgueira, Juan Antonio Urbeltz eta Marian Arregi sarituko dituzte aurten. Dantzaren hilabetea amaitzear dagoela, apirilaren 25ean, larunbatean, egingo dute Dantza Sarien ekitald...
Israel Galvanen 2015eko Dantzaren Eguneko mezua
"Ez dakite baina denak dantzan daude!" dio Israel Galvan-ek Dantzaren Nazioarteko Egunerako idatzi duen mezuan. Jendea dantzan ikusten du Galvanek edozein tokitan, "kalean mugitzen daudela, taxi bat eskatzen daudela, forma, estilo eta desitxura ezberdinetan mugituz". Desio bat ere zabaltzeko baliat...
Dokumentuaren akzioak