Dokumentuaren akzioak
Albisteak
San Joan bezpera osatuz doa urtetik urtera
Badira urte batzuk neskatxen esku-dantzarekin hasi ginela, xumeki, sua edo alamartxoari lagun egiteagatik, eta urtetik urtera berrindartuz doaz Beasaingo sanjoan bezpera inguruko ekitaldiak: arbola altxatzea, kantu-jira, ondorengo erromeria... piztutako su ttiki hura bide onetik dijoala ikusteak ...
Dantzarien Bidea egin dute berriz: Zaldibiatik Iruñera oinez joan eta bertan dantzatu
Goierriko mendizale beterano talde batek lortu zuten atzo beraien erronka. 1856an Zaldibiako dantzariek egin zuten bezala, Zaldibiatik (G) abiatu, Aralarko mendi lerroa zeharkatu eta San Fermin egunez Iruñeko plazan dantzatu dute. Dantzan egiteko orduan Mikel Apaolaza eta Mikel Sarriegi Aurtzakako...
Ramon Pelinski hil da
Musikari, etnomusikologo eta musika eta dantza ikertzailea, bart zendu da Ramon Pelinski (1932-2015). Argentinan jaio eta Argentinan bertan, Frantzian, Polonian eta Alemanian egin zituen musika eta filosofia ikasketak, eta doktore izendatuta Montreal-eko (Kanada) unibertsitatean katedratiko izan ...
Iruñerriko dantzarien Folklore jaialdia 2015
Uztailaren 6an 12:00etan suziria jaurti eta sanferminak hasten dira. Baina dantzarientzat festa 13:30etan hasten da. Iruñerriko dantza talde guztiak Foruen Plazan biltzen dira tradizioz beteriko folklore erakustaldia ospatzeko. Aurten Basakaitz dantza taldea izan da lehenbizikoa, ikurrina haizatze...
Emakumia, jakin ezazu, sarri ba zabiltz baltsian, jartzen zerala nolabaiteko emakumeen klasian
Moralaren begiraleentzat eskandaluzko dantza gertatu zen baltsa eta debeku, sermoi, errieta eta bertso ugariren eragile izan zen agarrauan eta hiruko erritmoan egiten zen dantza lujuriatsua. Hona hemen Pedro Migel Urruzuno Salegik 1932an dantza berriei, bereziki baltsari, jarritako bertsoak . ...
Ez neska, ez mutil, dantzariak dira Zumarragako ezpata-dantzariak
Gorriz markatu eta gogoratzeko data da 2015eko uztailaren 2a Zumarragan. Lehen aldiz emakumeek dantzatu dute Antioko ezpata-dantzan. Festa eta dantza berezia da Zumarragakoa. Antioko baseliza eta ingurune ederra, erritual aberatsa, eta eliza barruan eta kanpoaldean, herritarrak gain-gainean daudela...
Jon Vallejok Master Class bat emango du Bilbon
Urriak 30 eta 31an, Euskalduna Jauregian izango dira klaseak Jon Vallejok , Dresdeko Balleteko Bakarlariak, Balleteko Master Class-a emango du Bilbon urriaren 30 eta 31an. DantzaBiz-Bizkaiko Dantza Etxeak antolatu du Master Class hau. Jon Vallejok klasikoko bi bariazio (Le Corsaire eta Beltx...
Bilbaoeszenak aukeratu ditu Artistak Egoitzan egitasmoko lau lanak
Ikerketa eszeniko lau proiektuk, horietako bi umeei eta gazteei zuzendutakoak, lortu dituzte Bilboko Udalak, Bilbaeszenaren bitartez, eman dituen "artistak egoitzan programare 3000 euroko bekak. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroak, 36 pr...
Haatikek Itsas Lapurrak ikuskizuna aurkeztu du
Haatik Dantza Konpainiak azken hilabetetan lanean ibili den ikuskizun berria aurkeztu zuen asteartean Orion. Larunbatean Bilboko Kalealdia jaialdiaren barnean bi saio eskeiniko ditu. "Itsas Lapurrak" izena duen kaleko ikuskizuna aurkeztu berri du Ekainaren 30ean Orioko itsasertzean. ...
7 minutuko dantza emanaldiak La Fundicionen eskutik
Txotx ekainean, Beti labur izenarekin aurkezten du La Fundicionek uztailaren 2an taularatuko duten dantza ikuskizun proposamena. Arratsaldeko 20:00retatik aurrera zazpi minutuko pieza laburrak izango dira ikusgai Bilboko La Fundicion Aretoan. Aurkezten diren sei artistek beren obren zati bat best...
Dokumentuaren akzioak