Dokumentuaren akzioak
Arte Eszenikoen komunitateari zuzendutako topaketak antolatu ditu ADDEk
Dantzaren, Arte Dramatikoaren, Hezkuntzaren eta Ikerketaren inguruan elkarrizketa espazioa sortzeko helburuz, egun osoko topaketak antolatu ditu Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak. Urriaren 19an Arte Eszenikoen inguruko esperientziak, gogoetak edota kezkak elkarbanatuko dira Bilboko Dantzerti eskolan.
Lau mahai inguru antolatu dira, lehenengo biak goizean eta beste biak bazkalondoan izango dira. Dantza eta Arte Dramatikoko Eskolen etorkizunaren inguruan arituko dira lehendabiziko saioan eta ondoren, esparru zehatzagora hurbilduta, Unibertsitate eta Goi Mailako Hezkuntza Artistikoko Zentroak hartuko dituzte hizpide. Arratsaldean dantzaren inguruko azken argitalpenei erreparatuko zaie eta azkenik, Arte Eszenikoa lanbide duten pertsonen errealitatea aztertuko da.
Mahai inguruen ondoren, Toni Jodarren emanaldiarekin itxiko da eguneko programazioa. Explica Dansako kideak dantzaren egungo joerei buruzko hitzaldi dantzatua eskainiko du.
Egitaraua
- 9:45 Harrera
- 10:00-11:30 1. Mahaia: Dantza eta Arte Dramatikoko Eskolen etorkizuna.
Atsedenaldia
- 12:00-13:30 2. Mahaia: Arte Eszenikoen (Dantza eta Arte Dramatikoa) Goi Mailako Hezkuntzaragerturatzea: Irakaskuntza eta Ikerketa.
- 14:30-16:00 3. Mahaia: Dantzari buruzko argitalpen berriak.
Luntxa
- 16:00-17:00 4. Mahaia: Arte Eszenikoa (Dantza eta Arte Dramatikoa) lanbide duten pertsonen errealitatea.
- 17:00-17:15 Ondorioak eta Itxiera
- 17:30 Emanaldia Toni Jodarren eskutik. Explica Dansa, “Conferencia bailada. Tendencias actuales”. Sarrerak: badbilbao.eus
Informazioa: Dantza, Arte Dramatikoa, Hezkuntza eta Ikerketa I Topaketa -EDADEI-
Dokumentuaren akzioak