Dokumentuaren akzioak
80ko hamarkadatik dantzan dabiltzan emakumeak omenduko ditu ADDEk
Gaur, Dantzaren Nazioarteko Egunean, eguerdiko 12:30ean online jarraitu ahal izango da 80ko hamarkadatik dantzaren munduan profesionalki lanean diharduten emakumeei ADDEk eskainiko dien omenaldia. 80ko hamarkadan hasi eta oraindik jardunean dabiltzan emakumeen belaunaldia omentzea da asmoa. Horrela, Ana Remiro Donostiko Udal Dantza Eskolako irakaslea, Alicia Gomez Dantzertiko irakaslea eta ikertzailea, Ana Rosa Tercero CDARTko zuzendaria eta Laura Etxebarria La Fundicióneko zuzendariak jasoko dute aitortza.
Ekitaldia Dantzertiko ikasleek aurrez aurre jarraitu ahal izango dute, eta besteontzat streaming bidez emitituko da eta zuzenean jarraitu ahal izango da YouTubeko Bilbao Kultura kanalean. Ondorengo loturan egin klik ekitaldia zuzenean ikusteko.
Dokumentuaren akzioak