Dokumentuaren akzioak
Abiatu dira maskaradak Sohütan
Astebeteko atzerapenarekin abiatu dira Sohüta-Hokiko gazteen maskaradak. Urtarrilaren 10ean hastekoak ziren maskaradak Sohütan, baina herrian izan zen heriotza bat dela eta astebete atzeratu zuten lehen agerraldia. Horrela, urtarrilaren 17an hasi dira 2016ko maskaradak. Hona Sohüta-Hokiko maskaraden lehen agerraldian Iñaki Zugastik egindako argazki sorta.
Goizeko 8:30ean elkartu ziren talde argazkia egiteko eta 9:15 inguruan egin zuten lehen barrikada. Horrela arituko dira beraz, apirilaren 17a arte, ia igandero maskaradak eskainiz. Aurten, berrikuntza ugari daude Sohüta-Hokikoek prestatutako maskaradetan, eta horietako bat da, ohitura zahar bat berreskuratuz, inaute asteartean maskaradak emango dituztela Atharratzen.
Hona hemen Sohüta-Hokiko maskaradetan parte hartzen duten hainbat arizale. Gorrien taldean goiko ilaran, Margaux Mainhaguiet (marexala) Léa Estecahandy (kukulleroa), Oihana Guimon (marexala), Frantxina Laborde (entseniaria), Leire Casamajou (kukulleroa), Maia Récondo (marexala) eta Laetitia Benedit (txerreroa). Aurreko lerroan hurrenez hurren, Fabrice Pinque (zamaltzaina), Emilie Baudéant (marexala), Elorri Berrogain eta Sandra Elgoyhen (kantiniersak), Nathalie Etchart eta Audrey Lefèbvre (gatuzainak), Audrey Challa (marexala), Aurélie Ascos (zamaltzaina) eta Mathieu Hall (txerreroa).
Beltzeriaren taldean, goiko lerroan; Pette Jaragoyhen eta Guillaume Burcudoy (kerestuak), Xabi Primus (Lanpüts), Baptiste Estecahand (hartza) eta Battitte Heguiaphal (Mate-ahalaz). Hurrengo lerroan, Maider Heguiaphal (buhame-anderea), Marion Molbert (buhamesa), Manon Estecahandy (bedezia), Amandine Artano, Valentine Artano eta Lea Etchegoyhen (buhamesak) eta Jean Lefèbvre (bedezia). Lurrean, Mattin Heguiaphal (Pitxu) eta Ximun Heguiaphal (Kabana).
Informazioa
Dokumentuaren akzioak