Dokumentuaren akzioak
Abiatu da ‘Dantza Plazetan’ egitarauaren edizio berria
Egitaraua aurrera eraman ahal izateko, Udalak Bilboko sei dantza talderen eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarra federazioaren laguntza aktiboa du. Egitarauan 38 emanaldi biltzen dira, urtean zehar banatuta Deustuko, Ibaiondoko, Basurtu-Zorrotzako eta Begoñako barrutietako plazetan. Emanaldi gehienak asteburuetan eskainiko dira, baina egitarauaren barruan badago, baita ere, astegunetan eskaintzen den erromeriaren bat.
Ekimen honen alderdi esanguratsuenetakoa da ohiko alardeen erakusketarekin batera badaudela partaidetzan oinarritutako beste une batzuk ere. Dantzariek bertan dauden pertsonak gonbidatzen dituzte jaialdian parte hartzera.
‘Dantza Plazetan’ egitarauaren lehenengo jarduera, larunbatean, urtarrilaren 30ean, Santiago plazatxoan –Katedralaren ate nagusiaren aurrean arratsaldeko 20:00etan– burutuko den erromeria izango da. Emanaldiaren arduraduna Salbatzaile Dantza Taldea izango da. Talde horrek beste sei erromeria dinamizatuko ditu leku eta ordu berean urteko beste sei zapatutan.
Talde horrekin batera, emanaldiak aurrera eramango dituzten gainerako taldeak honako hauek izango dira: Beti Jai Alai taldeak erromeriak eskainiko ditu Basurtuko Aita Donostia plazan otsailean, uztailean eta urrian; Deustuko Folklore Taldea Deustuko San Pedro plazan egongo da otsailean, martxoan eta azaroan; Bihotz Alai Dantza Taldea otsailetik ekainera bitartean arituko da Deustuko barrutiko hainbat lekutan, San Pedro plazan, Elorrietan, Arangoitin, Ibarrekolandan edo Erriberan; Ondalan taldea ere Deustuko hainbat plazatan arituko da urtean zehar; Bizkaiko Dantzarien Biltzarrari dagokionez, alardeak eta erromeriak eskainiko ditu Arriagako plazan eta Areatzan maiatzetik uztailera bitartean eta, amaitzeko, Gaztedi Dantzari Taldeak zenbait erromeria bideratuko ditu Karmelo plazan eta kalejirak eskainiko ditu Santutxun.
Lehen hiruhilekoan eskainiko diren emanaldiak.
- Urtarrilak 30, 20:00etan, Santiago pl. Salbatzaile Dantza Taldea
- Otsailak 6, 20:30etan, San Pedro pl. Deustuko Folklore Taldea
- Otsailak 7, 12:00etan, San Pedro pl. Bihotz Alai Dantza Taldea
- Otsailak 7, 11:30etan, Deustua. Ondalan
- Otsailak 20, 11:30etan, San Inazio. Ondalan
- Otsailak 20, 19:00etan, Aita Donosti. Beti Jai Alai
- Otsailak 27, 20:00etan, Santiago pl. Salbatzaile Dantza Taldea
- Martxoak 12, 19:30etan, Deustua. Ondalan
- Martxoak 13, 20:30etan, San Pedro pl. Deustuko Folklore Taldea
- Martxoak 20, 11:30etan, Deustua. Ondalan
- Martxoak 27, 20:00etan, Santiago pl. Salbatzaile Dantza Taldea
Emanaldien egutegi osoa www.bilbao.net-en, Bilboko Udaleko web gunean, edo hiritarren informaziorako 010 telefono zenbakian kontsulta daiteke.
Dokumentuaren akzioak