Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak ABBEk indarrez ekingo dio 2011/2012 denboraldiari

Dokumentuaren akzioak

ABBEk indarrez ekingo dio 2011/2012 denboraldiari

ABBEk indarrez ekingo dio 2011/2012 denboraldiari

Wonderland, Victor Ullate Ballet- Comunidad de Madrid. Argazkia: Emilio Tenorio.

Euskalduna Jauregiaren auditorioan estreinatuko da Asociacion Bilbao Ballet Elkartearen (ABBE) 2011/2012 denboraldia. Abuztuaren 27an arrakasta izugarriarekin burutu zen Euskaldunak eta Dantza 6. jaialdia, Abandoibarran 9.000 ikusle bilduz, Bilboko Aste Nagusiaren baitan. Aurretik, apirilaren 29an eta 30an, Igor Yebraren Giselle txalo eta biba artean eskaini zen Arteria-Campos Eliseos antzokian, eta maiatzaren 24an Eifman BAllet-en Tchaikovsky ikuskizun bkaina eskainia izan zen. Guzti horren ondoren, ABBEk denboraldi berria sorpresaz beterik hasiko du.

Wonderland

Madrileko Victor Ullate Ballet-Comunidad de Madrid konpainia bere historian lehen aldiz Euskalduna jauregiko oholtzan izango da. Koreografo aragoiarrak bere azken-aurreko lana, Wonderland aurkeztuko du, pasa den martxoan estreinatu zuena eta 2011ko dantza ikuskizun onenaren Max saria jaso duena. Ullate maisuak ikuslea psikiatriko baten baitan jartzen du, eta dantzaren samurtasun osoarekin, bertan ingresatuak diren pertsonen bizitza erakusten du.

Ikuskizun honen inspirazio iturria Marisol da, Ullateren arreba, hainbat hamarkadaz errealitate honetan bizi dena. Marisol-en papera Leyre Castresana bilbotarrak egiten  du, Euskaldunak eta Dantza 5. jaialdian (2010) parte hartu zuen berak. Emanaldia urriaren 1ean izango da, 20:00etan, Euskalduna Jauregiaren entzutegian.

Kai

ABBren filosofiaren bandera-ontzi bihurtuta, Euskaldunak eta Dantza galak bere zazpigarren ekitaldia izango du eta horretarako urrats bat aurrera emango du: Balletaren munduko tenplu nagusietako batean, Londreseko Royal Opera Housean, Royal Balletaren egoitzan, sortua izan da, euskaldunek koreografiatua eta dantzatua. Euskaldunak eta dantza 7. galaren apustu handia "Kai" balleta da, ABBEk Jon Ugarriza koreografo bilbotarrari egindako enkargua, Itziar Mendizabal eta Johannes Stepanek-ek, Royal Balleteko lehen bakarlariek dantzatuko dutena. Itoiz-en Lau Teilatu eta Mikel Laboaren Baga, biga, higa kantu betierekoan oinarrituta eta Iralabarriko San Antonio Abesbatzak zuzenean kantatua.

Jaialdiaren zuzendaritza artistikoaz Andoni Aresti arduratuko da, eta bertan parte hartuko dute baita ere Javier Amo, Munich-eko Operako Balleteko lehen bakarlariak, konpainia horretan bere dantza-kide den Maira Fontes dantzari brasildarrarekin; Beatriz Perez eta Roberto Hernandez, areto-dantzen mundu rankinean bigarren diren dantzariak; Arkaitz Pascuas, Euskadiko bizkaitar aurresku txapeldunak eta Maider Gonzalez, dantzari gazteen Bilbo Hiria 5. sariketako irabazleak. Ikuskizuna urriaren 29an, 20:00etan izango da, Euskalduna Jauregiaren entzutegian.

Sarrerak, 10 eta 55 euro bitarteko prezioarekin, txarteldegian erosi daitezke, edo internet bidez, BBKren zerbitzuaren bidez.

 

Wonderland

  • Koreografia: Victor Ullate
  • Musika: Philip Glass.
  • Konpainia: Victor Ullate Ballet-Comunidad de Madrid.
  • Tokia eta datza: Euskalduna Jauregiko entzutegia, urriaren 1ean, 20:00etan.

 

Euskaldunak eta Dantza 7. Gala

  • Antolatzailea: Asociacion Bilbao Ballet Elkartea.
  • Dantzariak: Itziar Mendizabal eta Johannes Stepanek/ Javier Amo eta Maira Fontes/ Beatriz Perez, Roberto Hernández eta bere dantza taldea / Arkaitz Pascuas eta Andoni Aresti Dantza/ Maider González.
  • Tokia eta data: Euskalduna Jauregiko entzutegia, urriaren 29an, 20:00etan.



Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.